Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2011ko irailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Justizia eta Herri Administrazio Saila
4591

AGINDUA, 2011ko irailaren 13koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategi Eskalako karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesurako deialdia egiteko dena.

Irailaren 23ko 161/2008 Dekretuak (2008ko irailaren 30eko EHAA) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan karrerako funtzionario izateko 2008. urteko enplegu publikoaren eskaintza onartu zuen. Eskaintza horretan Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategi Eskalako 29 plaza huts sartuta daude, dagokion hautaketa-prozesuaren bitartez bete beharrekoak.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Aginduak (2010eko maiatzaren 5eko EHAA) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2008ko Enplegu Publikorako Eskaintzatik eratorritako karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuak arautu behar dituzten oinarri orokorrak onartzen ditu.

Horiek horrela, aginduzko txostenak eman eta gero, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak langileak hautatzeari buruz 23. artikuluan eta II. tituluaren IV. kapituluan ezartzen duenarekin bat etorriz, eta lege horretako 6.1.i) artikuluaren bidez emandako ahalmenez baliatuz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategi Eskalako karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesurako deialdia egitea. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2008ko Enplegu Publikorako Eskaintzatik eratorritako karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuak arautu behar dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Agindutik eratortzen da deialdi hau.

Bigarren artikulua.- Deitutako eskalarentzako oinarri espezifikoak eta gai-zerrenda onartzea. Horiek guztiak I. eta II. eranskinetan ageri dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honek administrazio-bidea agortzen du. Aurka egiteko, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 13a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

I. ERANSKINA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREAN LAGUNTZAILE TEKNIKOEN KIDEGOKO LABORATEGI ESKALAKO KARRERAKO FUNTZIONARIO IZATEKO HAUTAKETA-PROZESUAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK

1.- Helburua.

Oinarri hauen helburua da 2010eko maiatzaren 5eko EHAAn argitaratutako oinarri orokorrekin batera ezartzea arauak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategi Eskalako plazak lehiaketa-oposizioaren sistemaren bidez betetzeko.

2.- Eskabideak aurkezteko epea.

2011ko urriaren 10eko 16:30ean bukatuko da eskabideak aurkezteko epea.

3.- Deitutako plazak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategi Eskalako 29 plazatarako deia egiten da. Honela banatzen dira plazak:

a) Barne-igoerako txanda.

a.1) Sarbide orokorraren modalitatea:

(Ikus .PDF)

b) Txanda irekia.

b.1) Sarbide orokorraren modalitatea:

(Ikus .PDF)

b.2) Ezinduentzat gordetako modalitatea.

(Ikus .PDF)

4.- Parte hartzeko bete beharreko baldintzak.

4.1.- Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 oinarrian ezarritako baldintza orokorrak bete behar dituzte.

4.2.- Barne-igoerako txandan parte hartu nahi dutenek, baldintza horiez gain, oinarri orokorretako 3.4 oinarrian adierazitakoak ere bete behar dituzte.

4.3.- Ezinduentzat gordetako modalitatean parte hartu nahi dutenek, oinarri orokorretako 3.5 oinarrian adierazitako baldintzak ere bete behar dituzte.

4.4.- Oinarri orokorretako 3.3.e) oinarriari dagokionez, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategi Eskalan sartzeko, titulazio hau eskatzen da: Analisiko eta Kalitate Kontroleko Laborategiko Goi Mailako Teknikaria (lehen Analisi eta Kontrol alorreko Goi Mailako Teknikaria), Botikagintza eta Antzekoetako Goi Mailako Teknikaria, Ore eta Papergintzako Goi Mailako Teknikaria, Plastiko eta Kautxugintzako Goi Mailako Teknikaria, Kimika Industrialeko Goi Mailako Teknikaria (lehen Kimikagintzako Goi Mailako Teknikaria), Ingurumen Kimikako Goi Mailako Teknikaria, Diagnosi Klinikoen Laborategiko Goi Mailako Teknikaria, edo Ingurumen Osasuneko Goi Mailako Teknikaria. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta honen Erakunde Autonomiadunetako Kidegoak eta Eskalak Antolatzeko otsailaren 25eko 1/2004 Legearekin bat etorriz, aipatutako titulazio horien baliokideak ere onartzen dira.

www.ivap.euskadi.net/ope helbide elektronikoan daude argitaratuta aipatutako tituluen baliokideak.

Atzerrian eskuratutako titulazioek, homologatuta edo konbalidatuta daudela frogatzen duen egiaztagiria izan behar dute. Baldintza hau ez zaie aplikatuko Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean araututako profesionalen arloan lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortzen dutenei.

4.5.- Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategi Eskalan parte hartzeko tasa 13,82 eurokoa da. Ordaintzeko modua oinarri orokorretako 4.5 oinarrian ezarrita dago (2010eko maiatzaren 5eko EHAA).

5.- Lanpostuak esleitzeko baldintza espezifikoak.

5.1.- Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategi Eskalarentzat irekitako postuetan, euskarako 2. edo 3. hizkuntza-eskakizuna eta B motako gidabaimena edukitzea izan daitezke lanpostua betetzeko baldintzak.

Eskainitako lanpostuen zerrendan -oinarri orokorretako 8.7 oinarrian egiten zaie erreferentzia- zehazten dira lanpostu bakoitzaren izena, saila edo erakundea, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, ordainsari-maila eta lanpostua betetzeko bete behar diren baldintza espezifikoak.

5.2.- Euskaraz jakitea derrigorrezko baldintza izango da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

6.- Hautaketa-prozesua.

Lehenengo oinarrian adierazi bezala, lehiaketa-oposizioa izango da erabiliko den hautaketa-sistema.

6.1.- Oposizio-fasea.

Oposizio-fasean bi ariketa egin eta informatika-ezagupen jakin batzuk egiaztatu beharko dira. Hori guztia derrigorrezkoa eta baztertzailea izango da.

Ariketetan gehienez 69 puntu lortu daitezke (lehenengo ariketan 42 puntu eta bigarrenean 27).

Lehenengo ariketak bi zati izango ditu. Lehenengo zatian, lau erantzunen artean zuzena zein den aukeratu beharreko galdera-sortari erantzun beharko zaio; erantzun okerrak penalizatu egingo dira. Erantsitako II. eranskineko gai-zerrendako zati orokorrari buruzko galderak izango dira. Bigarren zatia, berriz, gai-zerrendako zati espezifikoari buruzkoa izango da. Epaimahaiak azterketaren datarekin batera argitaratuko du zati honetan nolako galderak jarriko diren (test-erakoak, erantzun laburreko galderak, edo garatu beharreko erantzunak).

Bigarren ariketa, praktikoa izango da. Gai-zerrendako zati espezifikoari buruzkoa izango da eta deialdiko lanpostuaren zereginekin zerikusia izango du (kasu praktikoak edo/eta zeregin-simulazioak).

Bi ariketak egun desberdinetan eta deialdi bakarrekin egingo dira.

Ariketak prestatzeko lagungarria izan dakien, oinarri orokorretako 6. oinarrian azaltzen den www.ivap.euskadi.net/ope helbide elektronikoan aurkituko dute hautagaiek Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategi Eskalatik zein lanpostu eskuratu daitekeen, eta lanpostuaren deskribapen orokorra eta zeregin ohikoenak. Erreferentzia bibliografiko orientagarriak ere emango dira.

Test-erako ariketetan, erantzun oker bakoitzeko erantzun zuzen baten balioaren herena kenduko da. Hautagai bakoitzak lortutako puntuazioa, gaizki erantzundako galderengatik kendu beharreko puntuak kendu eta ondo erantzundako galderen batuketatik ateratzen dena izango da. Epaimahaiak, hartu beharreko erabakia hartu ondoren, zuzentzat ematen dituen erantzunak argitaratuko ditu www.ivap.euskadi.net/ope web orrian.

Epaimahaiak modu anonimoan zuzenduko ditu ariketak, hau da, hautagaiak zein diren jakin gabe. Eskatzen den gutxieneko maila eta ariketetan erakutsitako ezagupen-maila kontuan hartuta, ariketa bakoitza gainditzeko gutxieneko puntuazioa zein izango den erabakiko du hautagai bakoitza zein den jakin aurretik, eta erabaki hori argitara emango du.

Oinarri orokorretako 9.6) artikuluak ezartzen du IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez informatika-ezagupen hauek egiaztatu behar direla oposizio-aldiko azken ariketa egin aurretik:

- Microsoft Word 2007, 2003 edo XP aurreratua.

- Microsoft Excel 2007, 2003 edo XP oinarrizkoa.

- Microsoft Access 2007, 2003 edo XP oinarrizkoa.

- Microsoft Outlook 2003 edo XP.

Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

6.2.- Euskara-probak.

6.2.1.- Euskara-probak 1., 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko egingo dira.

6.2.2.- Euskaraz jakitea, baldintzatzat eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da, baremo honen arabera:

- 1. hizkuntza-eskakizuna: 5 puntu.

- 2. hizkuntza-eskakizuna: 7,5 puntu.

- 3. hizkuntza-eskakizuna: 11 puntu.

6.3.- Lehiaketa-fasea.

6.3.1.- Txanda irekia.

Merezimenduen baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du txanda irekian parte hartzen dutenen lehiaketa-faseko kalifikazioa:

a) Lan-esperientzia.

Lanbide-esperientziatzat joko dira lan-kontratuarekin edo funtzionario gisa edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategi Eskalan edo, gainontzeko administrazio publikoetan horren baliokideak diren eskaletan edo antzeko lan-kategorietan. Lanean jardundakoan lanpostuen zerrendetan eskala edo lan-kategoria horientzat irekita zeuden lanpostuetan egindako zerbitzuak ere esperientziatzat joko dira.

Aurreko paragrafoan esandakoaren ondorioetarako, ez dira Administrazio Publikoan emandako zerbitzutzat joko sozietate publikoetan eta fundazio publikoetan emandako zerbitzuak.

Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,12 puntu emango dira. Gehienez 22 puntu lortu ahal izango dira modu honetara.

Zerbitzu-aldiak zenbatzeko, lan egindako aldiak batuko dira eta, batu ondoren, alde batera utziko dira hilabetetik beherako zatiak. Hori egiteko, egutegiko 30 egunen multzoa joko da hilabetetzat.

b) Titulazio akademikoak.

Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategi Eskalarentzat irekita dauden postuetako zereginak betetzeko baliagarritzat jotzen diren titulazio akademiko ofizialei gehienez 6 puntu emango zaizkie.

Ondorengo titulazioak balioetsiko dira, bakoitza 3 punturekin, betiere oposizioan parte hartzeko baldintzatzat aurkeztu ez badira:

- Ingurumen Zientzietako Lizentziatura.

- Erizaintzako Diplomatura.

- Giza Elikadura eta Dietetikako Diplomatura.

- Ingeniaritza Kimikoa.

- Medikuntzako Lizentziatura.

- Albaitaritzako Lizentziatura.

- Farmaziako Lizentziatura.

- Biologiako Lizentziatura.

- Kimikako Lizentziatura.

- Biokimikako Lizentziatura.

- Bioteknologiako Lizentziatura.

- Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Lizentziatura.

- Fisikako Lizentziatura.

- Analisiko eta Kalitate Kontroleko Laborategiko Goi Mailako Teknikaria.

- Produktu Farmazeutiko eta Antzekoen Fabrikazioko Goi Mailako Teknikaria.

- Orearen eta Paperaren Industriaren Goi Mailako Teknikaria.

- Plastiko eta Kautxugintzako Goi Mailako Teknikaria.

- Kimika Industrialeko Goi Mailako Teknikaria.

- Ingurumen Kimikako Goi Mailako Teknikaria.

- Diagnosi Klinikoko Laborategiko Goi Mailako Teknikaria.

- Ingurumen Osasuneko Goi Mailako Teknikaria.

- Dietetikako Goi Mailako Teknikaria.

- Elikagaien Industriako Goi Mailako Teknikaria.

- Lanbide Arriskuen Prebentzioko Goi Mailako Teknikaria.

www.ivap.euskadi.net/ope helbide elektronikoan daude argitaratuta titulu hauen baliokideak diren lehengo tituluak. Arlo horietako gradu-mailako titulazio berriak ere onartuko dira.

c) Informatika-ezagupenak.

Informatika-ezagupenengatik gehienez 2 puntu emango dira, baremo honi jarraituz:

- Internet Oinarrizkoa: 0,3 puntu.

- Microsoft Excel 2007, 2003 edo XP aurreratua: 0,7 puntu.

- Microsoft Access 2007, 2003 edo XP aurreratua: 0,7 puntu.

- Microsoft PowerPoint 2007, 2003 edo XP: 0,3 puntu.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da.

Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntza-ezagupenak.

Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B1 mailako edo goragoko ingeles- eta frantses-mailak baloratuko dira. Gehienez puntu 1 lortu ahal izango da, baremazio honen arabera:

- Ingelesa: puntu 1.

- Frantsesa: 0,75 puntu.

www.ivap.euskadi.net/ope web orrian daude zehaztuta hautaketa-prozesu honetarako balioko duten hizkuntza- ziurtagiri eta titulu baliokideak.

6.3.2.- Barne-igoerako txanda.

Merezimenduen baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du barne-igoerako txandan parte hartzen dutenen lehiaketa-faseko kalifikazioa:

a) Antzinatasuna.

Antzinatasuna baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,12 puntu emango dira. Gehienez 22 puntu lortu ahal izango dira modu honetara. Ez dira baloratuko hilabetetik beherako zatiak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hirurtekoen ondorioetarako aitortutako antzinatasuna zenbatuko da.

b) Titulazio akademikoak, eta informatika- eta hizkuntza-ezagupenak.

Txanda irekiaren atalean adierazitako irizpide eta baremoen arabera baloratuko dira (5.3.1 b, c eta d oinarriak).

7.- Azken kalifikazioa eta berdinketak hausteko irizpideak.

7.1.- Azken kalifikazioa.

7.1.1.- Oinarri orokorretan ezarritakoarekin bat etorriz, oposizio-fasean, merezimenduen balorazioan eta egiaztatutako hizkuntza-eskakizunen balorazioan (halakorik eskatzen bada) lortutako puntuazioen batuketa izango da hautagai bakoitzaren azken kalifikazioa.

7.1.2.- Emaitza eta kalifikazio guztiak www.ivap.euskadi.net/ope helbide elektronikoan eta oinarri orokorretako 6. oinarrian adierazitako lekuetan argitaratuko dira. Aipatutako helbide elektronikoan kontsultak egiteko, NANa eta eskabidearen erreferentzia-zenbakia sartu beharko dira.

7.2.- Berdinketak hausteko irizpideak.

7.2.1.- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko 20.4.a) artikulua aplikatuz, hautaketa-prozesuaren azken puntuazioan -ariketa guztiak egin eta baloratu eta hautagai bakoitzaren merezimenduak gehitu ondoren, alegia- puntu-berdinketarik egonez gero, berdinduta dauden hautagai guztiei gaitasun berbera aitortuko zaie. Deialdi honetan, aipatutako legean berdinketak hausteko aurreikusita dagoen klausula aplikatuko da berdinketa hausteko lehenengo irizpidetzat, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategi Eskalan bai baitago emakumezkoen azpiordezkaritzarik.

7.2.2.- Berdinketarik egonez gero, irizpide hauek aplikatuz ezarriko da hurrenkera:

1.- Oposizio-fasean puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

2.- Oposizio-faseko bigarren ariketan puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

3.- Oposizio-faseko lehenengo ariketan puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

4.- Esperientzian edo antzinatasunean, kasuaren arabera, puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

5.- Lehiaketa-fasean puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

6.- Titulazioetan puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

7.- Informatikan puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

8.- Hizkuntzetan puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

II. ERANSKINA

GAI-ZERRENDA: LABORATEGI ESKALA

ATAL OROKORRA

I.- Antolaketa politikoa eta administratiboa.

1.- 1978ko Espainiako konstituzioa. Egitura eta edukia. Oinarrizko eskubide eta eginbeharrak. Eskubide eta eginbeharren bermea eta etetea. Konstituzio Auzitegia eta Herri Defendatzailea.

2.- Estatuaren lurralde-antolaketa Konstituzioan. Toki-administrazioa: probintzia eta udalerria. Autonomia-erkidegoak. Autonomia-estatutuak: edukia eta eskumenak.

3.- EAEko antolaketa politiko eta administratiboa: Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua. Estatuaren eta EAEren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. EAE-ko erakunde erkideen eta lurralde historikoetako foru-erakundeen arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak.

4.- Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Printzipio orokorrak. Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.

5.- 11/2007 Legea, ekainaren 22koa, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa: Aurrekariak. Legearen xedeak. Printzipio orokorrak. Herritarren eskubideak. Zerbitzu elektronikoak.

II.- Administrazio-zuzenbidearen iturriak eta administrazio-prozedura.

6.- Administrazio-zuzenbidearen iturriak: Legea: kontzeptua eta motak Erregelamendua: Arauen arteko hierarkia. Legezkotasunaren printzipioa herri-administrazioan.

7.- Administrazio-antolaketa. Administrazioko organoak. Herri-administrazioen antolamendu-egitura. Bere burua antolatzeko ahala. Kide anitzeko organoak. Administrazioko organoen inpartzialtasun-printzipioa: parte ez hartzea eta errefusatzea.

8.- Administrazio-prozedura. Printzipio orokorrak. Herritarrak eta interesdunak. Herritarren eskubideak Administrazioarekiko harremanetan. Administrazio-erregistroak.

9.- Administrazio-egintza: kontzeptua, produkzioa, edukia, arrazoitzea eta forma. Administrazio-egintzen legezkotasun-presuntzioa. Administrazio-egintzaren eraginkortasuna. Administrazio-egintzen baliotasuna eta baliogabetasuna.

10.- Administrazio-prozeduraren aldiak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Administrazioaren isiltasuna.

11.- Administrazio-egintzak administrazio-bidetik berrikustea. Printzipio orokorrak. Errakuntza materialak zuzentzea. Kargak ezartzen dituzten egintzak eta inoren kalterako diren egintzak errebokatzea. Administrazio-errekurtsoak.

12.- Herri-administrazioen eta herri-administrazioetako agintari eta langileen erantzukizuna: erantzukizun-motak; herri-administrazioaren ondarezko erantzukizunaren kontzeptua eta printzipio orokorrak. erantzukizun-motak; herri-administrazioaren ondarezko erantzukizunaren kontzeptua eta printzipio orokorrak.

13.- Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta eskubideak.

III.- Herri-Administrazioko langileak.

14.- Herri-administrazioetako langileak: Arau-esparru orokorra. Tipologia. Eskubide eta betebeharrak. Ordainsariak. Diziplina-erregimena.

15.- Euskararen erabileraren normalizazioa herri-administrazioan: Printzipio orokorrak. Lanpostuaren hizkuntza-eskakizunak eta hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna. Hizkuntza-normalizazioko planak.

IV.- Herritarrenganako komunikazioa eta arreta.

16.- Herritarrak, zerbitzu eta prestazio publikoen hartzaile. Jendearentzako informazioa eta arreta. Kexak eta erreklamazioak kudeatzeko teknikak.

17.- Komunikazioa Administrazioan: administrazio-hizkeraren erabilera zuzena, administrazio-hizkera ez-sexista.

18.- Dokumentu idatzien edukia eta aurkezpena: Alderdi orokorrak, agiri motak, agirien diseinua eta sarri erabiltzeko agiriak.

V.- Lan-arriskuen prebentzioa.

19.- 31/1995 legea, azaroaren 8koa, lan-arriskuen prebentzioari buruzkoa: prebentzio-jardueraren xedea, aplikazio-eremua, eskubideak eta betebeharrak.

20.- Honako jarduera hauei lotutako lan-arriskuen prebentzioa: 1) produktu kimikoak erabiltzea eta arrisku biologikoen eraginpean egotea, 2) gune itxietan egotea, 3) motordun ibilgailuetan mugitzea.

21.- Lehen laguntza: oinarrizko nozioak.

22.- Laborategiko segurtasunarekin lotutako lehen laguntza.

BERARIAZKO ATALA

I.- Laginak hartzea eta laborategia.

1.- Laginak hartzea. Laginketa teknikak. Lagin soilak eta lagin ofizialak. Laginketa bideratua. Laginen zainketa. Laginen kontserbazioa. Laneko giroan laginak hartzea: lurrun organikoak, metalak, hautsa, ke-lainoak, amiantoa. Hondakin arriskutsuen laginak hartzea.

2.- Tresneria eta materialak mantentzea eta kalibratzea. Material bolumetrikoa, balantzak, tenperatura zundak, UV-Vis espektrofotometroak, xurgatze atomikoko espektrofotometroak, gasen kromatografoa, kromatografo likidoak, kromatografo ionikoak. Inkubagailuak eta autoklabeak.

3.- Laborategien akreditazioak. ISO 17025 araua. Kudeaketa eta teknika betebeharrak. Akreditazio kontzeptua.

4.- Kalitatea laborategian. Kanpoko eta barruko kalitatearen ebaluazioa. Kontrol gutunak. Datuak onartzea eta errefusatzea. Emaitzen adierazpena. Saiakuntza metodoak ebaluatzeko parametroak: doitasuna, zehaztasuna, sentikortasuna, selektibitatea, hautemate muga, linealtasuna.

5.- Laborategiko oinarrizko eragiketak. Pisatzea, soluzioak prestatzea, kontzentrazio adierazpena, soluzio ereduak, trazabilitatea. Ateratzea, iragaztea eta destilatzea. Materialen prestakuntza Mikrobiologiako laborategian. Esterilizazioa.

6.- Metodo bolumetrikoak, grabimetrikoak eta elektrikoak. Azido-basea, Redox, prezipitazioa, konplexometria. Konduktimetria eta Potentziometria. Nernst legea. Erreferentziako elektrodoak eta adierazleak. Analisi mota hauetako kalkuluak. Aplikazioak uren, elikagaien eta laneko giroen analitikan.

7.- Metodo optikoak: Turbidimetria, UV-Vis espektrofotometria eta xurgatze atomikokoa. Oinarria eta tresneriak. Tresnerien kalibrazioa. Aplikazioak uren eta elikagaien analitikan. Aplikazioak laneko giroen analitikan.

8.- Teknika kromatografikoak: gasen kromatografia, kromatografia likidoa. Oinarria, tresneria eta aplikazioak. Aplikazioak uren eta elikagaien analitikan. Aplikazioak laneko giroen analitikan.

9.- Hazkuntza bitartekoak eta erreaktiboak mikrobiologian: osagaien funtzioa. Motak: orokorrak, selektiboak, aberastekoak eta diferentzialak. Prestakuntza, kalitate kontrola eta biltegiratzea.

10.- Uretan eta elikagaietan mikroorganismo adierazleak hautemateko, zenbatzeko eta identifikatzeko teknikak. Funtsa eta aplikazioa.

11.- Uretan eta elikagaietan mikroorganismo patogenoak hautemateko, zenbatzeko eta identifikatzeko teknikak (dagokiona: Salmonella spp., Listeria monocytogenes, Legionella pneumofila, Bacilus cereus, Campylobacter spp, S. aureus, Vibrio spp., E. coli O:157 H7 eta Clostridium perfringens). Oinarria eta aplikazioa.

II.- Elikadura eta ingurumen osasuna.

12.- Edateko urak: ura edateko on bihurtzeko eta banatzeko prozesua. Parametro mikrobiologikoak eta fisiko-kimikoak. Edateko uraren arrisku mikrobiologiko eta kimiko nagusiak.

13.- Bainatzeko urak: bainatzeko uren arautegia eta arrisku nagusiak.

14.- Legionella: Legionellaren ezaugarriak. Hozte dorre eta beste bitarteko batzuetako arriskuak. Prebentzioa.

15.- Autokontrol sistemak: oinarri teorikoak. Elikagai saltokietako HACCP/APPCC sisteman oinarritutako autokontrola. Autokontrola igerileku eta hozte dorreetan.

16.- Epidemia agerraldiak: Elikagaietako epidemia agerraldi nagusiak eta horien ezaugarriak.

17.- Elikagai saltokien ikuskaritza: Prestaketa. Ikuskaritza baten parte nagusiak. Ikuskaritzako aktak betetzea.

18.- Jangela kolektiboak: Definizioak. Jangela kolektiboen sailkapena, arriskuaren arabera. Higiene-osasun betebehar nagusiak.

19.- Elikagaiak kontserbatzeko sistemak: hoztea, izoztea, beroarekin tratatzea, ontziratzea. Biltegiratze baldintzak kasu bakoitzean.

20.- Elikagai manipulatzaileak: Betebehar nagusiak. Manipulatzaileen heziketa.

21.- Elikagaiei etiketak jartzea eta trazabilitatea: Nahitaezko etiketak. Trazabilitate kontzeptua.

III.- Ingurumena eta hondakin arriskutsuak.

22.- Hondakin arriskutsuak (I). Sortze iturriak. Sailkapena eta osaketa. Hondakin arriskutsuak identifikatzeko sistema. Arriskuen kodeak, karakterizazioa eta ezaugarriak. Ontziratzea, etiketa jartzea eta biltegiratzea.

23.- Hondakin arriskutsuak (II). Hondakin arriskutsuen ekoizleen eta kudeatzaileen obligazioak; hondakin arriskutsuak ekoizteko eta kudeatzeko baimenak. Bilketa eta garraioa. Erregistroak.

24.- Hondakin arriskutsuak (III). Hondakin arriskutsuak tratatzeko eta kudeatzeko bideak; aukerak eta lehentasunak. Trataera sistemak: berreskuratzea, balioztatzea, trataera fisiko-kimikoak, erraustea eta solidotu-egonkortu laukiak.

25.- Hondakin arriskutsuak (IV). Zainketa, ikuskaritza eta kontrola. Erantzukizunak, arau-hausteak eta zigorrak. Nola jokatu bertan behera utzitako hondakin arriskutsuen aurrean.

26.- Hondakin espezifikoak: osasun hondakinak, bizi erabilgarria amaitu zaien ibilgailuak, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, pilak eta akumuladoreak, erabilitako olioak, hondakin fitosanitarioak. Kudeaketa sistema integratuak: kontzeptua, erregulazioak.

27.- 2008-2011ko hondakin arriskutsuen prebentzio eta kudeaketa plana. Helburuak. EAEko hondakin arriskutsuen inbentarioa.

28.- Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen mugaz gaindiko lekualdaketa. Araudia. Baimen prozedurak estatu inportatzaileen eta esportatzaileen artean. Bermeak.

29.- Ingurumen izapideetarako sistema elektronikoa. IKS-eeM sistema. Sistemara sartzeko baldintzak. Entitate/zentro kontzeptuak, NIMA. Hondakinen kudeaketarako transakzioak. Erregistroak.

30.- Lurzoru kutsatuak. Lurzoruaren kutsadura hainbat iturritatik: airea, ura eta giza jarduera. Potentzialki kutsagarriak diren jarduerek lurzoruan izan dezaketen eragina. Jarduna etenda duten zabortegiak. Erakunde egiaztatuak. VIE-A eta VIE-B erreferentzia-balioak eta berorien kudeaketa. Erremediatze teknikak. Lurzoru induskatuen balioztatzea. Gelditzen den lurzorua.

31.- Europako arautegia: REACH. Substantzia eta Nahasketen sailkapenari, etiketak jartzeari eta ontziratzeari buruzko Europako arautegia, 1272/2008.


Azterketa dokumentala