Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2011ko irailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Justizia eta Herri Administrazio Saila
4586

AGINDUA, 2011ko irailaren 13koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Informatika Aplikazioak Garatzeko Goi Mailako Teknikaria aukeran karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesurako deialdia egiteko dena.

Irailaren 23ko 161/2008 Dekretuak (2008ko irailaren 30eko EHAA) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan karrerako funtzionario izateko 2008. urteko enplegu publikoaren eskaintza onartu zuen. Eskaintza horretan, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Informatika Aplikazioak Garatzeko Goi Mailako Teknikaria aukerako 18 plaza huts sartuta daude, dagokion hautaketa-prozesuaren bitartez bete beharrekoak.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Aginduak (2010eko maiatzaren 5eko EHAA) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2008ko Enplegu Publikorako Eskaintzatik eratorritako karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuak arautu behar dituzten oinarri orokorrak onartzen ditu.

Horiek horrela, aginduzko txostenak eman eta gero, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak langileak hautatzeari buruz 23. artikuluan eta II. tituluaren IV. kapituluan ezartzen duenarekin bat etorriz, eta lege horretako 6.1.i) artikuluaren bidez emandako ahalmenez baliatuz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Informatika Aplikazioak Garatzeko Goi Mailako Teknikaria aukeran karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesurako deialdia egitea. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2008ko Enplegu Publikorako Eskaintzatik eratorritako karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuak arautu behar dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Agindutik eratortzen da deialdi hau.

Bigarren artikulua.- Deitutako kidegoarentzako oinarri espezifikoak eta gai-zerrenda onartzea. Horiek guztiak I. eta II. eranskinetan ageri dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honek administrazio-bidea agortzen du. Aurka egiteko, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 13a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

I. ERANSKINA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREAN, LAGUNTZAILE TEKNIKOEN KIDEGOKO INFORMATIKA APLIKAZIOAK GARATZEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA AUKERAN, KARRERAKO FUNTZIONARIO IZATEKO HAUTAKETA-PROZESUAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK

1.- Helburua.

Oinarri hauen helburua da 2010eko maiatzaren 5eko EHAAn argitaratutako oinarri orokorrekin batera ezartzea arauak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Informatika Aplikazioak Garatzeko Goi Mailako Teknikaria aukerako plazak lehiaketa-oposizioaren sistemaren bidez betetzeko.

2.- Eskabideak aurkezteko epea.

2011ko urriaren 10eko 16:30ean bukatuko da eskabideak aurkezteko epea.

3.- Deitutako plazak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Informatika Aplikazioak Garatzeko Goi Mailako Teknikarien aukeran 18 plazarako deialdia egiten da. Honela banatzen dira plazak:

a) Barne-igoerako txanda.

a.1.- Sarbide orokorraren modalitatea:

(Ikus .PDF)

b) Txanda irekia.

b.1.- Sarbide orokorraren modalitatea:

(Ikus .PDF)

b.2.- Ezinduentzat gordetako modalitatea:

(Ikus .PDF)

4.- Parte hartzeko bete beharreko baldintzak.

4.1.- Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 oinarrian ezarritako baldintza orokorrak bete behar dituzte.

4.2.- Barne-igoerako txandan parte hartu nahi dutenek, baldintza horiez gain, oinarri orokorretako 3.4 oinarrian adierazitakoak ere bete behar dituzte.

4.3.- Ezinduentzat gordetako modalitatean parte hartu nahi dutenek, oinarri orokorretako 3.5 oinarrian adierazitako baldintzak ere bete behar dituzte.

4.4.- Oinarri orokorretako 3.3.e) oinarriari dagokionez, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Informatika Aplikazioak Garatzeko Goi Mailako Teknikaria aukerara sartzeko, titulazio hau eskatzen da: Informatika Aplikazioak Garatzeko Goi Mailako Teknikaria, edo horren baliokideak.

www.ivap.euskadi.net/ope helbide elektronikoan daude argitaratuta aipatutako tituluaren baliokideak.

Atzerrian eskuratutako titulazioek, homologatuta edo konbalidatuta daudela frogatzen duen egiaztagiria izan behar dute. Baldintza hau ez zaie aplikatuko Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean araututako profesionalen arloan lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortzen dutenei.

4.5.- Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Informatika Aplikazioak Garatzeko Teknikaria aukeran parte hartzeko tasa 13,82 eurokoa da. Ordaintzeko modua oinarri orokorretako 4.5 oinarrian ezarrita dago (2010eko maiatzaren 5eko EHAA).

5.- Lanpostuak esleitzeko baldintza espezifikoak.

5.1.- Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Informatika Aplikazioak Garatzeko Goi Mailako Teknikaria aukerarentzat irekitako postuetan, euskarako 2. edo 3. hizkuntza-eskakizuna edukitzea izan daiteke lanpostua betetzeko baldintza.

Eskainitako lanpostuen zerrendan -oinarri orokorretako 8.7 oinarrian egiten zaie erreferentzia- zehazten dira lanpostu bakoitzaren izena, saila edo erakundea, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, ordainsari-maila eta lanpostua betetzeko bete behar diren baldintza espezifikoak.

5.2.- Euskaraz jakitea derrigorrezko baldintza izango da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

6.- Hautaketa-prozesua.

Lehenengo oinarrian adierazi bezala, lehiaketa-oposizioa izango da erabiliko den hautaketa-sistema.

6.1.- Oposizio-fasea.

Oposizio-fasean bi ariketa egin eta informatika-ezagupen jakin batzuk egiaztatu beharko dira. Hori guztia derrigorrezkoa eta baztertzailea izango da.

Ariketetan gehienez 69 puntu lortu daitezke (lehenengo ariketan 42 puntu eta bigarrenean 27).

Lehenengo ariketak bi zati izango ditu. Lehenengo zatian, lau erantzunen artean zuzena zein den aukeratu beharreko galdera-sortari erantzun beharko zaio; erantzun okerrak penalizatu egingo dira. Erantsitako II. eranskineko gai-zerrendako zati orokorrari buruzko galderak izango dira. Bigarren zatia, berriz, gai-zerrendako zati espezifikoari buruzkoa izango da. Epaimahaiak azterketaren datarekin batera argitaratuko du zati honetan nolako galderak jarriko diren (test-erakoak, erantzun laburreko galderak, edo garatu beharreko erantzunak).

Bigarren ariketa, praktikoa izango da. Gai-zerrendako zati espezifikoari buruzkoa izango da eta deialdiko lanpostuaren zereginekin zerikusia izango du (kasu praktikoak edo/eta zeregin-simulazioak).

Bi ariketak egun desberdinetan eta deialdi bakarrekin egingo dira.

Ariketak prestatzeko lagungarria izan dakien, oinarri orokorretako 6. oinarrian azaltzen den www.ivap.euskadi.net/ope helbide elektronikoan aurkituko dute hautagaiek Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Informatika Aplikazioak Garatzeko Goi Mailako Teknikaria aukeratik zein lanpostu eskuratu daitekeen, eta lanpostuaren deskribapen orokorra eta zeregin ohikoenak. Erreferentzia bibliografiko orientagarriak ere emango dira.

Test-erako ariketetan, erantzun oker bakoitzeko erantzun zuzen baten balioaren herena kenduko da. Hautagai bakoitzak lortutako puntuazioa, gaizki erantzundako galderengatik kendu beharreko puntuak kendu eta ondo erantzundako galderen batuketatik ateratzen dena izango da. Epaimahaiak, hartu beharreko erabakia hartu ondoren, zuzentzat ematen dituen erantzunak argitaratuko ditu www.ivap.euskadi.net/ope web orrian.

Epaimahaiak modu anonimoan zuzenduko ditu ariketak, hau da, hautagaiak zein diren jakin gabe. Eskatzen den gutxieneko maila eta ariketetan erakutsitako ezagupen-maila kontuan hartuta, ariketa bakoitza gainditzeko gutxieneko puntuazioa zein izango den erabakiko du hautagai bakoitza zein den jakin aurretik, eta erabaki hori argitara emango du.

Oinarri orokorretako 9.6) artikuluak ezartzen du IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez informatika-ezagupen hauek egiaztatu behar direla oposizio-aldiko azken ariketa egin aurretik:

- Internet aurreratua.

- Microsoft Word 2007, 2003 edo XP aurreratua.

- Microsoft Excel 2007, 2003 edo XP aurreratua.

- Microsoft Access 2007, 2003 edo XP aurreratua.

- Microsoft Outlook 2003 edo XP.

- Microsoft PowerPoint 2007, 2003 edo XP.

- Windows 98 edo XP.

- FrontPage XP.

6.2.- Euskara-probak.

6.2.1.- Euskara-probak 1., 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko egingo dira.

6.2.2.- Euskaraz jakitea, baldintzatzat eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da, baremo honen arabera:

- 1. hizkuntza-eskakizuna: 5 puntu.

- 2. hizkuntza-eskakizuna: 7,5 puntu.

- 3. hizkuntza-eskakizuna: 11 puntu.

6.3.- Lehiaketa-fasea.

6.3.1.- Txanda irekia.

Merezimenduen baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du txanda irekian parte hartzen dutenen lehiaketa-faseko kalifikazioa:

a) Lan-esperientzia.

Lanbide-esperientziatzat joko dira lan-kontratuarekin edo funtzionario gisa edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Informatika Aplikazioak Garatzeko Goi Mailako Teknikaria aukeran, bai gainontzeko administrazio publikoetan horien baliokideak diren kidegoetan edo antzeko lan-kategorietan. Lanean jardundakoan lanpostuen zerrendetan kidego edo lan-kategoria horientzat irekita zeuden lanpostuetan egindako zerbitzuak ere esperientziatzat joko dira.

Aurreko paragrafoan esandakoaren ondorioetarako, ez dira Administrazio Publikoan emandako zerbitzutzat joko sozietate publikoetan eta fundazio publikoetan emandako zerbitzuak.

Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,12 puntu emango dira. Gehienez 22 puntu lortu ahal izango dira modu honetara.

Zerbitzu-aldiak zenbatzeko, lan egindako aldiak batuko dira eta, batu ondoren, alde batera utziko dira hilabetetik beherako zatiak. Hori egiteko, egutegiko 30 egunen multzoa joko da hilabetetzat.

b) Titulazio akademikoak.

Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Informatika Aplikazioak Garatzeko Goi Mailako Teknikaria aukerarentzat irekita dagoen oposizioan parte hartu ahal izateko aurkeztu beharreko titulazioaz bestelako titulazio akademiko ofizial erabilgarriei gehienez 6 puntu emango zaizkie.

Titulazio hauek baloratuko dira, bakoitza 3 punturekin:

- Informatika Sistemen Administrazioko Goi Mailako Teknikaria.

- Sareko Informatika Sistemen Administrazioko Goi Mailako Teknikaria.

- Web Aplikazio Garapeneko Goi Mailako Teknikaria.

- Plataforma Anitzeko Aplikazio Garapeneko Goi Mailako Teknikaria.

- Kudeaketako Informatikako Ingeniaritza Teknikoa.

- Sistema Informatikako Ingeniaritza Teknikoa.

- Informatikako Ingeniaritza.

www.ivap.euskadi.net/ope helbide elektronikoan daude argitaratuta titulu hauen baliokideak diren lehengo tituluak. Arlo horietako gradu-mailako titulazio berriak ere onartuko dira.

c) Informatika-ezagupenak.

Informatika-ezagupenengatik gehienez 2 puntu emango dira, baremo honi jarraituz:

- Web Irisgarritasuna: 2 puntu.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da.

d) Hizkuntza-ezagupenak.

Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B1 mailako edo goragoko ingeles- eta frantses-mailak baloratuko dira. Gehienez puntu 1 lortu ahal izango da, baremazio honen arabera:

- Ingelesa: puntu 1.

- Frantsesa: 0,75 puntu.

www.ivap.euskadi.net/ope helbide elektronikoan daude zehaztuta hautaketa-prozesu honetarako balioko duten hizkuntza- ziurtagiri eta titulu baliokideak.

6.3.2.- Barne-igoerako txanda.

Merezimenduen baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du barne-igoerako txandan parte hartzen dutenen lehiaketa-faseko kalifikazioa:

a) Antzinatasuna.

Antzinatasuna baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,12 puntu emango dira. Gehienez 22 puntu lortu ahal izango dira modu honetara. Ez dira baloratuko hilabetetik beherako zatiak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hirurtekoen ondorioetarako aitortutako antzinatasuna zenbatuko da.

b) Titulazio akademikoak, eta informatika- eta hizkuntza-ezagupenak.

Txanda irekiaren atalean adierazitako irizpide eta baremoen arabera baloratuko dira (5.3.1 b, c eta d oinarriak).

7.- Azken kalifikazioa eta berdinketak hausteko irizpideak.

7.1.- Azken kalifikazioa.

7.1.1.- Oinarri orokorretan ezarritakoarekin bat etorriz, oposizio-fasean, merezimenduen balorazioan eta egiaztatutako hizkuntza-eskakizunen balorazioan (halakorik eskatzen bada) lortutako puntuazioen batuketa izango da hautagai bakoitzaren azken kalifikazioa.

7.1.2.- Emaitza eta kalifikazio guztiak www.ivap.euskadi.net/ope helbide elektronikoan eta oinarri orokorretako 6. oinarrian adierazitako lekuetan argitaratuko dira. Aipatutako helbide elektronikoan kontsultak egiteko, NANa eta eskabidearen erreferentzia-zenbakia sartu beharko dira.

7.2.- Berdinketak hausteko irizpideak.

7.2.1.- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko 20.4.a) artikulua aplikatuz, hautaketa-prozesuaren azken puntuazioan -ariketa guztiak egin eta baloratu eta hautagai bakoitzaren merezimenduak gehitu ondoren, alegia- puntu-berdinketarik egonez gero, berdinduta dauden hautagai guztiei gaitasun berbera aitortuko zaie. Deialdi honetan, aipatutako legean berdinketak hausteko aurreikusita dagoen klausula aplikatuko da berdinketa hausteko lehenengo irizpidetzat, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Informatika Aplikazioak Garatzeko Goi Mailako teknikaria aukeran bai baitago emakumezkoen azpiordezkaritzarik.

7.2.2.- Berdinketarik egonez gero, irizpide hauek aplikatuz ezarriko da hurrenkera:

1.- Oposizio-fasean puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

2.- Oposizio-faseko bigarren ariketan puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

3.- Oposizio-faseko lehenengo ariketan puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

4.- Esperientzian edo antzinatasunean, kasuaren arabera, puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

5.- Lehiaketa-fasean puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

6.- Titulazioetan puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

7.- Informatikan puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

8.- Hizkuntzetan puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

II. ERANSKINA

GAI-ZERRENDA: INFORMATIKA APLIKAZIOAK GARATZEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

ATAL OROKORRA

I.- Antolaketa politikoa eta administratiboa.

1.- 1978ko Espainiako konstituzioa. Egitura eta edukia. Oinarrizko eskubide eta eginbeharrak. Eskubide eta eginbeharren bermea eta etetea. Konstituzio Auzitegia eta Herri Defendatzailea.

2.- Estatuaren lurralde-antolaketa Konstituzioan. Toki-administrazioa: probintzia eta udalerria. Autonomia-erkidegoak. Autonomia-estatutuak: edukia eta eskumenak.

3.- EAEko antolaketa politiko eta administratiboa: Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua. Estatuaren eta EAEren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. EAE-ko erakunde erkideen eta lurralde historikoetako foru-erakundeen arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak.

4.- Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Printzipio orokorrak. Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.

5.- 11/2007 Legea, ekainaren 22koa, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa: Aurrekariak. Legearen xedeak. Printzipio orokorrak. Herritarren eskubideak. Zerbitzu elektronikoak.

II.- Administrazio-zuzenbidearen iturriak eta administrazio-prozedura.

6.- Administrazio-zuzenbidearen iturriak: Legea: kontzeptua eta motak Erregelamendua: Arauen arteko hierarkia. Legezkotasunaren printzipioa herri-administrazioan.

7.- Administrazio-antolaketa. Administrazioko organoak. Herri-administrazioen antolamendu-egitura. Bere burua antolatzeko ahala. Kide anitzeko organoak. Administrazioko organoen inpartzialtasun-printzipioa: parte ez hartzea eta errefusatzea.

8.- Administrazio-prozedura. Printzipio orokorrak. Herritarrak eta interesdunak. Herritarren eskubideak Administrazioarekiko harremanetan. Administrazio-erregistroak

9.- Administrazio-egintza: kontzeptua, produkzioa, edukia, arrazoitzea eta forma. Administrazio-egintzen legezkotasun-presuntzioa. Administrazio-egintzaren eraginkortasuna. Administrazio-egintzen baliotasuna eta baliogabetasuna.

10.- Administrazio-prozeduraren aldiak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Administrazioaren isiltasuna.

11.- Administrazio-egintzak administrazio-bidetik berrikustea. Printzipio orokorrak. Errakuntza materialak zuzentzea. Kargak ezartzen dituzten egintzak eta inoren kalterako diren egintzak errebokatzea. Administrazio-errekurtsoak.

12.- Herri-administrazioen eta herri-administrazioetako agintari eta langileen erantzukizuna: erantzukizun-motak; herri-administrazioaren ondarezko erantzukizunaren kontzeptua eta printzipio orokorrak. erantzukizun-motak; herri-administrazioaren ondarezko erantzukizunaren kontzeptua eta printzipio orokorrak.

13.- Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta eskubideak.

III.- Herri-administrazioko langileak.

14.- Herri-administrazioetako langileak: Arau-esparru orokorra. Tipologia. Eskubide eta betebeharrak. Ordainsariak. Diziplina-erregimena.

15.- Euskararen erabileraren normalizazioa herri-administrazioan: Printzipio orokorrak. Lanpostuaren hizkuntza-eskakizunak eta hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna. Hizkuntza-normalizazioko planak.

IV.- Herritarrenganako komunikazioa eta arreta.

16.- Herritarrak, zerbitzu eta prestazio publikoen hartzaile. Jendearentzako informazioa eta arreta. Kexak eta erreklamazioak kudeatzeko teknikak.

17.- Komunikazioa Administrazioan: administrazio-hizkeraren erabilera zuzena, administrazio-hizkera ez-sexista.

18.- Dokumentu idatzien edukia eta aurkezpena: Alderdi orokorrak, agiri motak, agirien diseinua eta sarri erabiltzeko agiriak.

V.- Lan-arriskuen prebentzioa.

19.- 31/1995 legea, azaroaren 8koa, lan-arriskuenprebentzioari buruzkoa: prebentzio-jardueraren xedea, aplikazio-eremua, eskubideak eta betebeharrak.

20.- Datuak ikusteko pantailekin (dip) lotutako lan-arriskuenprebentzioa.

21.- Lehen laguntza: oinarrizko nozioak.

BERARIAZKO ATALA

I.- Arau esparru orokorra:

1.- Datuen babesa: 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren garatzeko araudia onartzen duena. 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoa.

2.- Sinadura elektronikoa: 59/2003 Legea, abenduaren 19koa, sinadura elektronikoari buruzkoa.

3.- Herritarren sarbide elektronikoa Zerbitzu Publikoetara: 11/2007 Legea, ekainaren 22koa, herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzkoa. 232/2007 Dekretua, abenduaren 18koa, administrazio prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duena. 56/2007 Legea, abenduaren 28koa, informazioaren gizartearen beharrak sustatzeko neurriei buruzkoa. 72/2008 Dekretua, apirilaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa. 3/2010 Errege Dekretua, urtarrilaren 8koa, administrazio elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duena. 4/2010 Errege Dekretua, urtarrilaren 8koa, administrazio elektronikoaren esparruan Elkarreragingarritasuneko Eskema Nazionala arautzen duena.

4.- Interneteko presentzia eredua. 108/2004 Dekretua, ekainaren 8koa, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoak interneten duen presentzia ereduari buruzkoa.

II.- Sistema informatikoetara sarrera.

5.- Osagai fisikoak.

6.- Osagai logikoak.

7.- Ordenagailuen arkitektura.

III.- Komunikazioetako oinarrizko kontzeptuak.

8.- Datuak igortzeko sare motak: LAN, WAN sareak, hari gabeko sareak.

9.- Komunikazio protokoloen arkitektura: OSI, TCP/IP.

10.- Ethernet eta Fast Ethernet.

11.- Mugikortasuna eta 3G sareak.

IV.- Internet.

12.- Eskainitako zerbitzuak (SSH, POP3, SMTP, FTP, http, https, etab.).

13.- HTML edizioa.

14.- CSS estiloko orriak sortzea.

15.- Webguneak kudeatzea eta mantentzea: edukien kudeaketa, atarien kudeaketa.

16.- Web-aren erabilerraztasuna.

V.- Segurtasuna sistema informatikoetan.

17.- Informazioa babestea eta berreskuratzea.

18.- Erabiltzaileen identifikazioa: LDAP, Single sign on, ziurtagiri digitalak.

19.- Segurtasun logikoa: antibirusa, SPAM, Malware, HOAXak, suebakiak, proxyak,...

VI.- Datu-baseak.

20.- Datu-base erlazionalak kudeatzeko sistemak. Ezaugarriak eta osagaiak.

21.- Datu-baseen diseinua. Diseinu logikoa eta fisikoa. Erlazioan oinarritutako eredu logikoa. Arauak.

22.- SQL hizkuntza. Datuak zehazteko hizkuntza. Datuak manipulatzeko hizkuntza.

VII.- Sistema eragileak bezeroen sistemetan.

23.- Kontzeptu eta eginkizun nagusiak. Jabetzako sistema eragileak: Windows. Sistema eragile irekiak: Linux (banaketak).


Azterketa dokumentala