Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2011ko abuztuaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

MUSIKENE
4128

17/2011 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Musikeneko kudeatzaile akademikoarena, 2011-2012 ikasturterako irakasleak hautatzeko deialdia argitara ematen duena.

2011-2012 ikasturterako irakasle-beharrei erantzutearren, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak hautaketa-prozesu publiko bat onartu du «Eszena errepertorioa» irakasgaian. Honako hauek dira prozesu horren

OINARRIAK

Lehenengoa.- Deialdiaren xedea.

Deialdiaren xedea honako hau da: deialdi honetan ezarritako prozeduraren bitartez, I. eranskinean zerrendatu den irakasle-lanpostua hornitzea, 1999ko ekainaren 25eko Aginduaren (uztailaren 3ko BOE, 158. zk.) eta maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuaren ikasketa-planean araututako diziplinen arabera, bertan arautzen baitira maiatzaren 3ko Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoan (BOE 106, 2006ko maiatzaren 4koa) ezartzen diren goi mailako Musika Graduko ikasketa artistikoen oinarrizko edukia.

Bigarrena.- Baldintzak.

Izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) 18 urte beteak izatea.

b) Nazionalitatea.

- Espainiar nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko Estatu kide bateko herritarra izatea, edota Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko Itunen aplikazio-eremuan barne hartuta egotea, betiere langileen joan-etorri askea aplikatzekoa denean.

- Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu kideetako herritarren ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik goragokoak izanik, haien kontura bizi badira.

- Halaber, Espainian legez bizi diren atzerritarrek parte hartu ahal izango dute, Europar Batasuneko Estatu kideetako herritarren baldintza berberetan. Kasu horretan, eskaerarekin batera, egoitza-baimena duela -aldi baterakoa edo iraunkorra- egiaztatu beharko du atzerritarrak.

c) Goi-mailako musika-titulua izatea edo graduatua, lizentziatua, arkitektoa edo ingeniaria izatea, edo legez horien baliokidetzat hartzen den beste edozein titulu izatea. Titulua atzerrian lortu badu, titulu hori homologatuta dagoela ziurtatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko du izangaiak. Martxoaren 15eko 303/2010 EDaren 20.5 artikuluaren arabera, kontutan hartuko dira baita ere derrigor titulua ez duten hautagaitzak, beti ere beharrezko den kualifikazio profesionala erakusten dutenean eta beren ekimena arlo horretan garatzen dutenean, edo atzerriko nazionalitatea dutenean, bere kualifikazioarekin eta hezkuntza-sistemarekin bat etorriz beti ere.

d) Egitekoak betetzea eragozten duen gaixotasunik edo akats fisikorik ez izatea.

e) Diziplinazko espediente baten ondorioz edozein Administrazio Publiko edo Autonomia Erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioetatik kanporatua ez izana, edo epai-erabaki baten ondorioz desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea lanbide edo kargu publikoetan aurretik betetzen zituen antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea izatekotan, kanporatua ez izana edo egoera baliokidea, edo diziplinazko zigorrik jaso ez izana edo baliokidea, bere Estatuan, baldintza beretan, enplegu publikorako sarbidea eragozten diona.

Hirugarrena.- Eskaerak eta aurkeztu beharreko agiriak.

Hautaketa-prozedura honetan parte hartu nahi dutenek deialdi honen eskaera-orria bidali beharko dute «Musikene» Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegira (www.musikene.net web gunean eskuragarri); horrekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Indarrean dagoen NANaren edo pasaportearen kopia.

b) Deialdi honetan parte hartzeko eskubidea ematen duten tituluen kopia.

c) Irakaskuntza-proiektua; proiektu horretan barne hartuta egongo dira nahitaez eduki eta helburu nagusiak, egoki justifikatuta.

d) Curriculum vitae.

Musikenek hautagaiek aurkeztutako merituen froga dokumentala eska ahal diezaieke.

Laugarrena.- Eskaerak aurkezteko lekua eta epea.

Izangaiek eurek aurkeztu ahal izango dituzte deialdi honetako aurreko oinarrian aipatutako eskaera eta agiriak EHAAn argitaratze egunetik hasi eta 10 egun baliodunen epean, eguerdiko 13:00ak baino lehen, behean adierazitako helbidean, astelehenetik ostiralera eta 10:00etatik 13:00etarako ordutegian.

Era berean, posta ziurtatuaren bitartez bidali ahal izango dira eskaera eta eskatzen diren agiriak. Azken kasu horretan, postetxeko igorpen-data hartuko da kontuan eskaera onartzeko edo baztertzeko.

Musikene (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia)

Irakasleak Hautatzeko Prozedura, 2011-2012 ikasturtea

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua, 48

20007 Donostia

Hala nahi duten hautagaiek eskaera eta dokumentazioa korreo elektronikoz bidali ahal izango dute jaso izanaren adierazpenaz honako helbidean: zuzendaritza@musikene.net.

Bosgarrena.- Izangaiak onartzea.

1.- Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, onartutako eta baztertutako izangaien zerrenda argitaratuko du Musikeneren Zuzendaritzak, eta baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoien berri emango du ikastegiko iragarki-oholean eta web gunean.

2.- Honako hauek baztertzeko arrazoiak izango dira: eskaera ezarritako epetik kanpo aurkeztea, Hirugarren oinarriko ataletan aipatzen diren agiriak ez aurkeztea eta bigarren atalean zehazten diren hainbat eskakizun ez betetzea.

3.- Baztertzeko erabakiaren aurka, hiru egun izango dira erreklamazioak aurkezteko, iragarkia Musikeneren iragarki-oholean eta web gunean jartzen den egunetik zenbatzen hasita.

Seigarrena.- Hautaketa-epaimahaiak.

Hautaketa-organo bat eratuko da hautaketa-prozesu honetarako. Hautaketa-organoa hiru kidek osatuko dute. Oro har, Epaimahaiburua Kudeatzaile Akademikoa izango da, eta idazkaria berriz Musikeneko idazkari akademikoa, edo halakorik ezean beraiek izendatutako pertsona, eta hirugarrena Musikeneko irakasle bat edo horretarako espresuki izendatua izan den norbait, profesionalki kualifikatua. Hautaketa organoaren kide bakoitzagatik ordezko bat ere izendatuko da.

Bere erantzukizunetan jarduteko, beharrezkotzat jotzen diren giza eta material baliabideak izango ditu hautaketa-organoak, Musikenek hornituta.

Eratu behar den organo bakoitzaren osaera zehatza Musikeneren iragarki-oholean eta web gunean argitaratuko da bakoitzaren jarduera hasi aurretik.

Zazpigarrena.- Hautaketa-prozesuaren egitura orokorra.

Hautaketa-prozesua proba baten bitartez garatuko da, honako egiturarekin:

Irakaskuntza ariketa praktikoa:

«Eszena errepertorio» eskola baten garapen praktikoa. Landu beharreko errepertorioa W.A. Mozart-en «Le nozze di Figaro» operaren III. Ekitaldiko X. eszena izango da, hain zuzen ere «Cosa mi narri... Sull» Kondesa eta Susannaren arteko Aria. Musikenek hautagaien eskura jarriko ditu proba egiteko beharko diren abeslari eta pianojolea.

Proba hau 10 punturen gainean baloratukoa da, gehienez 30 minutu iraungo ditu eta baztertzailea izango da.

Ariketa teorikoa azalpenekin:

Hautagaiak berak libreki aukeratutako 6 opera, zarzuela edo opereta titulu aurkeztuko ditu. Zozketa bidez lanetako bat aukeratuko da eta hautagaiak, hitzez, aukeratutako piezari buruzko bere irizpide eta ezagupenak garatu beharko ditu: egilearen eta testuaren garaia, kontzeptu estetikoak, pertsonaien zehaztasun dramatikoak, eszenan mugimenduak, eszenografia, janzkera, makilajea, egungo interpretazio korronteak, e.a. Azalpena amaitzean, epaimahaiak egoki derizkio galderak egin ahal izango ditu.

Proba hau 10 punturen gainean baloratuko da, gehienez 30 minutu iraungo ditu eta baztertzailea izango da.

Ahozko ariketa:

Hautagaiak aurkeztutako Programazio didaktikoaren defentsa. Epaimahaiak egoki derizkion galderak egin ditzake.

Proba hau 10 punturen gainean baloratuko da eta gehienez 30 minutu iraungo du.

Epaimahaiak curriculum vitae-a ere baloratuko du, gehienez 4 punturekin, beroriek lau ataletan zatituta. Atal bakoitzean gehienez puntu 1 lor dezake:

a.1.- Historial akademiko eta formatiboa.

a.2.- Irakaskuntzan jarduera.

a.3.- Ikerketan jarduera.

a.4.- Jarduera musikal edo artistikoa.

Zortzigarrena.- Deialdiaren ebazpena.

Epaimahaiaren deliberazioen ondoren, idazkariak argitara emango du azken Akta, barne hartu behar duelarik derrigor hautagaien ordena puntuazioaren arabera eta behin betiko proposamena. Idazkariak Musikeneko Zuzendaritzari igorriko dio, lehiaketan puntuazio gorena lortu dutenen kontratazioari ekiteko.

Bederatzigarrena.- Deialdiaren garapena.

Lehiaketaren egun zehatza argitara emango da egoki den aurrerapenaz Musikeneren web orrian eta iragarki-taulan.

Hamargarrena.- Kontratazioa eta lanerako oinarrizko baldintzak.

Honako prozeduraren bitartez hautatzen den izangaiaren oinarrizko lan-baldintzak honakoak izango dira:

a) Lan-kontratu mugagabea egingo zaie, indarrean dagoen lan-legeriaren arabera dagokien probaldiaren kaltetan izan gabe.

b) Irakaskuntza-agerraldiaren erregimena astekoa izango da, eta lanaldi erditik beherako dedikazioen kasuetan edo hala gomendatzen duten materia zehatzetan soilik aztertuko du Musikeneren Zuzendaritzak beste erregimen bat esleitzea.

c) Urteko soldata gordina Musikenen irakasleentzat indarrean dagoena izango da. Lanaldi osoan aritzen ez diren irakasleek, lanaldiaren heineko soldata jasoko dute, euren benetako irakaskuntza-dedikazioaren arabera.

Donostia-San Sebastián, 2011ko uztailaren 27a.

Kudeatzaile akademikoa,

PATRICIO GOIALDE PALACIOS.

I. ERANSKINA

LEHIAKETA ZERRENDA

(Ikus .PDF)

(*) Orduak asteko.

Eskola-orduak alda daitezke, matrikulatzen diren behin betiko ikasle kopuruaren arabera eta Musikeneko irakaskuntza-eskaintzaren antolaketaren arabera.


Azterketa dokumentala