Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2011ko abuztuaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
4125

EDIKTUA, erantzukizun zibilaren gainean bideratutako 400/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian 400/10 hitzezko judizioa bideratu da, Mapfre Automóviles SAk eskatuta, Ellahi Zahoor-en aurka, erantzukizun zibila dela-eta. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

110/11 EPAIA

Epailea: Belen Ballestin Castillo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamaikako ekainaren hamahirua.

Alderdi demandatzailea: Mapfre Automóviles SA.

Abokatua: Fernando Salazar Rodriguez de Mendarozqueta.

Prokuradorea: Jesus Maria de las Heras Miguel.

Alderdi demandatua: Ellahi Zahoor.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioaren gaia: erantzukizun zibila.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Gasteiz, bi mila eta hamaikako ekainaren hamalaua.

Nik, Belen Ballestin Castillo-k, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizenak, ikusiak ditut ondoko hitzezko judizioaren gaineko auto hauek: gaia, zenbateko erreklamatzea; zenbakia, 400/10; Fernando Salazar contra Ellahi Zahoor letratuak lagundurik, Mapfre Automóviles SA-ren izenean eta ordez Jose Maria de Las Heras Miguel prokuradoderak eskatuta bideratutakoa; non, zenbatako bat erreklamatzeko egintzaz baliatuaz, demandatua auzi-iheslari deklaratzen den.

EPAITZA

Mapfre Automóviles, S.A.ren izenean eta ordez Jesús Maria de Las Heras Miguel prokuradoreak aurkeztutako demanda onestea; beraz, deklaratzen dut bidezkoa dela zenbatekoa erreklamatzea; eta, bestalde, honakoak pagarzera kondenatzen dut demandatua: zorrean duen 1.28,72 euroko zenbatakoa, legezko interesak, eta prozedura honetako kosatuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0009 0000 03 040010. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri dela egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaikako ekainaren hamalauan.

Ellahi Zahoor demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaikako ekainaren hamalauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala