Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2011ko abuztuaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 Zenbakiko Epaitegia
4124

EDIKTUA, 649/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 649/10 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Euskaltel SA.

Alderdi demandatua: Canalizaciones Arsuma SL.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan epaia eman da, 73/11 zenbakikoa, eta hau du epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Iñigo Navajas Saiz auzitegietako eta Euskaltel SAko prokuradoreak jarritako demanda, auzi-ihesean den Canalizaciones Ursuma sozietatearen aurkakoa. Horregatik, diru-zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: lau mila laurehun eta berrogeita zazpi euro eta hirurogeita zortzi zentimo (4.447,68) eta demanda ezarri zenetik sortutako legezko interesak.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ez dela irmoa eta beraren aurka errekurtsoa aurkez daitekeela:

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 003018640000030649/10. Ordainagirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri dela egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo egoitza edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau argitara ematea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Tolosa (Gipuzkoa), 2011ko maiatzaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala