Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2011ko abuztuaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
4123

EDIKTUA, 131/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 131/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Guipuzcoa y San Sebastián-Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Larequi Arcos, Iñigo.

Prokuradorea: Amunarriz.

Demandatua: Josefa Merino Sanchez.

Gaia: betebeharrak.

Judizio horretan, epaia eman zen, 2011-06-21ean; hau da epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut, osorik, «Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Guipúzcoa y San Sebastián-Guipúzcoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa» entitateak -Guadalupe Amunarriz Águeda prokuradore andrea ordezkari duela eta Iñigo Larequi Arcos letratu jaunaren gidaritzapean- aurkeztu duen demanda, auzi-ihesian den Josefa Merino Sánchez andrearen aurkakoa. Horrela, bada, diru-zenbateko hauek ordaintzeko kondena hau ezartzen diot demandatuari: hamalau mila eta hogeita bat euro eta hogeita hamabi zentimo (14.021,32); mila eta laurogeita hamaika euro eta laurogeita hiru zentimo (1.091,83), interesenak, % 17,25eko tasan hitzartutakoak, kreditu- eta mailegu-kontua itxi zenetik demanda hau aurkeztutako egunera arte sortutakoak (kontu horren saldo zordunak erreklamatzen dira); demanda hau aurkeztutako egunetik aurrera sortutako interesak, hitzartutako tasaren araberakoak; eta prozedura honetan sortutako kostuak gastuak.

Epai hau ez da irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, epaitegi honetan aurkeztutako idazki batez, bost eguneko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita, betiere Prozedura Zibilaren Legeko 457. artikuluarekin bat etorriaz. Gipuzkoako Probintzia Auzitegia arduratuko da aipatu errekurtsoaz.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4231 0000 04 0131 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri dela egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala erabaki, agindu eta sinatu dut.

Argitalpena. Epaiari dagokion egunean entzunaldi publikoa egiten ari zelarik, eman zuen epaile-magistratu berberak irakurri eta argitaratu zuen.

Josefa Merino Sanchez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2011ko ekainaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala