Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2011ko abuztuaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
4122

EDIKTUA, 501/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, 501/10 prozedura arrunta bideratu da (judizio arrunta), Kutxak eskatuta, Montserrat Gonzalez Castilloren kontra. Prozedura horretan epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

Donostia-San Sebastián, 2011ko martxoaren 28a.

Nik, Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile-magistratuak, ikusi ditut diru-zenbateko bat erreklamatzeko epaitegi honetan bideratutako 501/2010 judizio arrunteko auto hauek; judizio hori, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta bideratu zen, Arraiza Sagües epaitegietako prokuradorea ordezkari zuela eta Lareki Arcos letratuak lagunduta, auzi-ihesean den Montserrat González Castilloren aurka.

Baietsi egiten dut Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren ordezkari prozesalak Montserrat González Castilloren aurka jarritako demanda. Hori horrela, diru-zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 8.281,33 euro; 516,04 euro, kontuak itxi zirenetik (2009ko abenduaren 3a) demanda aurkeztutako egunera arte sortutako interesei dagozkienak; interesak, hitzartutako tasakoak, demanda jarritako egunetik ordainketa guztiz egin artekoak. Prozesuko kostuak ere berak ordaindu beharko ditu.

Montserrat Gonzalez Castillo demandatuari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut idazki hau, Donostian, bi mila eta hamaikako uztailaren batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala