Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2011ko abuztuaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
4121

EDIKTUA, familia-harrera bati buruzko 876/10 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 876/10, familia-harrera.

Alderdi demandatzailea: Bizkaiko Foru Aldundiko Gizartekintza Saila.

Alderdi demandatua:

Gaia: familia-harrera.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da. Hona hemen, hitzez hitz, ebazpen horren testua:

59/11 AUTOA

Epailea: Francisco Benito Alonso jauna.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamaikako martxoaren hamabosta.

XEDAPENAK

Epaileak honako hau erabaki du: XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX-entzat (XXXXXXXXXan jaioa) familia-harrera iraunkorra eratzea, Bizkaiko Foru Aldundiak 2010eko abuztuaren 5ean eman zuen 47.272/2010 Foru Aginduan jasotako proposamenaren arabera eta legezko ondorio guztiekin. Kosturik ez da ezarriko.

Ebazpen hau irmoa denean, egin bedi ebazpenaren lekukotza eta bidal bedi entitate publikora, erreferentziako espedientearekin batera.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto (Banco Español de Crédito) taldean duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri dela egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura.

Alderdi demandatuaren gaur egungo egoitza edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da, ebazpena Antonio Crespillo Ruiz jaunari jakinarazteko eginbidea burutzeko.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko martxoaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala