Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2011ko abuztuaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Balmasedako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Epaitegia
4120

EDIKTUA, dirua erreklamatzeko bideratutako 344/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZTEKO ZEDULA

Balmasedako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 344/09 prozedura arrunta bideratu da, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Sergio Martínez Ladrero jaunak eskatu du prozedura hori, Nicusor Popescu-ren aurka, eta bertan epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

62/11 EPAIA

344/09 judizio arrunta.

Balmasedan (Bizkaia), bi mila eta hamaikako ekainaren hamarrean.

Iñigo Carlos Martínez Aspiazu jaunak, Balmasedako (Bizkaia) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile denak, ikusiak ditu epaitegi honetan bideratutako 344/09 judizio arruntaren autoak. Judizioa horretan honakoak izan dira parteak; demandatzaile legez Sergio Martínez Ladrero, Elena Ruiz Martínez prokuradorearekin eta Aintzane Ayastuy Torrealday letratuarekin; eta demandatu legez Nicusor Popescu, auzi-ihesean dena. Eta auzigaia zenbateko bat erreklamatzea izan da.

EPAITZA

Nicusor Popescu-ren aurka, Sergio Martínez Ladrero jaunaren ordezkaritzak aurkeztutako demanda osorik baiesten dut; eta honakoak pagatzera kondenatzen dut demandatua: 38.000 euro, gehi horren legezko interesak, demanda aurkeztu zenetik harakoak; PZLko 576. artikuluan aurreikusitako interesak, data honetatik harakoak; eta kostuak.

Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 4. Sekzioan. Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena zein den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatuaz aipatu zenbatekoa; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 3573-0000-00-0344/09 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Eta Nicusor Popescu demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Balmasedan (Bizkaia), bi mila eta hamaikako ekainaren hamahiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala