Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2011ko abuztuaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Eusko Legebiltzarra
4109

IRAGARKIA, honako oposizio-lehiaketarako deialdiarena: Eusko Legebiltzarrean harreman publikoetako teknikari-plaza bat txanda irekian betetzeko (09/25.01.00.0033).

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak 2011ko uztailaren 26ko bileran hartutako Erabakia betetzeko, agintzen dut oposizio-lehiaketarako ondorengo deialdia argitara dadila.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abuztuaren 3a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

ARANTZA QUIROGA CIA.

OINARRI ESPEZIFIKOAK, HARREMAN PUBLIKOETAKO TEKNIKARI PLAZA BAT, EUSKO LEGEBILTZARREKO PLANTILLAN SARTUTAKOA, TXANDA IREKIAN ETA OPOSIZIO-LEHIAKETA SISTEMAZ BETETZEKO

1.- Deialdiaren helburua.

1.1.- Deialdi honen helburua da ondoren adierazten den plaza txanda irekian betetzea:

Lanpostuaren izena: harreman publikoetako teknikaria.

Atxikipena: Protokolo Atala.

Plaza huts kopurua: bat.

Betetzeko sistema: oposizio-lehiaketa.

Funtzionarioen kidegoa: Kudeaketako Teknikoa.

Eskatutako titulazioa: unibertsitateko diplomatura.

Euskarako hizkuntza-eskakizuna: 3, nahitaezkoa.

Ingelesa jakin beharko beharko da, Hizkuntza Eskola Ofizialeko gaitasun-ziurtagiriaren mailan edo, bestela, hizkuntzetarako erreferentziako europar esparruaren arabera C1en baliokidea den ziurtagiri baten mailan.

Lanpostuaren eginkizun nagusiak: 2. eranskinean jarritakoak.

2.- Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

3.- Hautaketa-prozesuaren oinarriak.

Deialdian jarraibide izango dira Eusko Legebiltzarreko plantillan sartuta dauden betetzeko oinarri orokorrak, zeinak Mahaiak 2011ko uztailaren 26an onetsi baitzituen eta Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean 2011ko abuztuaren 26an argitaratu baitziren, eta horiez gainera oinarri espezifiko hauek.

4.- Parte hartzeko baldintzak, hautaketa-prozesuaren eta plazaren esleipenaren garapena.

4.1.- Plazaren lehiatzaileek oinarri orokorretako 3. oinarrian orokorki ezartzen diren baldintzak bete behar dituzte.

4.2.- Eskabidea oinarri orokorretako 4. oinarrian xedatutakoaren arabera bete beharko da, baita euskarako hizkuntza-eskakizunari, hizkuntza-tituluei eta meritu-adierazpenari buruz aurreikusitakoa. Kasua hori bada, Erreferentzia gisa Hizkuntza Eskola Ofizialeko gaitasun-ziurtagiria, edo hizkuntzetarako erreferentziako europar esparruaren arabera C1en baliokidea.

4.3.- Hautaketaren prozesua eta plazaren esleipenarena Mahaiak 2011ko uztailaren 26an onetsitako oinarri orokorretako aginduen arabera egingo dira, eta, orobat, oposizio-aldiko ariketei eta lehiaketa-aldiaren ebaluazioari buruz oinarri espezifiko hauetan aurreikusitako arauen arabera.

5.- Epaimahaia.

5.1.- Eusko Legebiltzarreko Mahaiak izendatuko ditu kalifikazio-epaimahaiko kideak. Honako hauek izango dira epaimahaikide:

● Epaimahaiko presidentea. Mahaiko kide izango da.

● Legelari nagusia, edo eskuordetzen duena.

● Kanpoko aholkulari bat, gaian espezialista.

● Deialdiko plazaren kidego bereko edo goragoko kidego bateko pertsona bat, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak izendatua.

● Deitutako plazaren kidego bereko pertsona bat, langileen ordezkaritza-organoak kidego horretako pertsonen artetik izendatua.

● IVAPek izendatutako pertsona bat.

● Legebiltzarreko Legelarien Kidegoko pertsona bat, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak izendatua. Idazkari-lanak egingo ditu.

OPOSIZIO ALDIKO ARIKETEI ETA LEHIAKETA ALDIKO EBALUAZIOARI BURUZKO ARAUAK

Oposizio-aldia

Aldi honi dagozkion ariketak egingo dira. Ariketok nahitaezkoak izango dira, salbu ingeles hizkuntzari buruzkoa, zeina ez baitute egingo C1 ziurtagiria edo ziurtagiri baliokide bat egiaztatzen dutenek.

Epaimahaiak erabaki dezake probak aurreikusitako ordenan ez egitea, bai eta egun berean proba bat baino gehiago egitea. Kasu horietan, aurreko proba kanporagarria gainditu dutenen probak baino ez ditu zuzenduko epaimahaiak.

Ezinezkoa denean proba bat oposiziogile guztiek aldi berean egitea, kasu horietan zozketa bidez erabakiko da oposiziogileak zein ordenatan arituko diren.

Oposizio-aldiak honako ariketak hauek izango ditu:

Lehenengo ariketa.

Ingelesaren ezagutza, hizkuntzetarako erreferentziako europar esparruaren araberako C1 ziurtagiriaren mailan, egiaztatzeko proba bat izango da. Ariketaren kalifikazioa gai edo ez gai izango da bakarrik.

Eskabide-orriarekin batera ziurtagiri horren edo ziurtagiri baliokide baten egiaztapena aurkeztu dutenak salbuetsita egongo dira ariketa hau egitetik.

Ziurgaririk aurkeztu ez dutenak eta ariketa honetan gai kalifikazioa lortu ez dutenak hautaketa-prozesutik kanporatuta geratuko dira.

Bigarren ariketa.

Kasu praktikoak jarriko dira, 1. eranskinean zerrendatutako gai espezifikoei buruz.

Ariketa honetan baloratuko dira oposiziogileek postuan aritzeko dituzten ezaguerak, trebetasunak eta gaitasun profesionala.

Lehenengo ariketa honekin 65 puntu jaso ahal izango dira gehienez. Gutxienez 33 puntu lortzen ez dituztenak kanporatuta geratuko dira.

Hirugarren ariketa.

Hirugarren ariketan, 1. eranskineko lau gairen azalpena egingo da, idatziz. Galdera horiek zozketaz aukeratuko dira era honetara: bi gai A zerrendako edukiei buruzkoak izango dira, eta beste bi gai B zerrendako edukiei buruzkoak. Gai-zerrenda bi horiek 1. eranskin horretan sartuta daude.

Azalpenean erakutsitako ezagupenak baloratuko da batik bat, baina baita ezagupen horiek antolatzeko eta adierazteko modua ere.

Proba hau egiteko, oposiziogileek lau ordu izango dute.

Proba honetan 50 puntu jaso ahal izango dira guztira:

● 18 puntu A gai-zerrendari dagokionez. Gutxienez 9 puntu lortu beharko dira ariketaren zati hau gainditzeko.

● 32 puntu B gai-zerrendari dagokionez. Gutxienez 16 puntu lortu beharko dira ariketaren zati hau gainditzeko.

Laugarren ariketa.

Bigarren hizkuntza baten ezagutza egiaztatzeko ariketa izango da, nahitaezkoa eta ez kanporagarria. Erreferentzia gisa Hizkuntza Eskola Ofizialeko gaitasun-ziurtagiria, edo hizkuntzetarako erreferentziako europar esparruaren arabera C1en baliokidea hartuko da. Frantses, aleman edo italieraren artean hautatuko da, oposiziogileek eskabide-orrian adierazi duten bezala. Ariketak honako proba hauek edukiko ditu:

● Hautatutako hizkuntzako testu baten zuzeneko itzulpena gaztelaniara edo euskarara (eskabide-orrian oposiziogileak bere ariketak egiteko hautatu duen hizkuntzaren arabera), hiztegiaren laguntzarekin, 45 minutuko denboran.

● Alderantzizko itzulpena, zuzeneko itzulpenaren baldintza beretan.

● Jatorrizko testuen eta egindako itzulpenen irakurketa publikoa.

● Elkarrizketa hautatutako hizkuntzan.

Ariketa 0tik 15era artean kalifikatutako da.

Oposiziogileek berek eramango beharko dute ariketan erabili nahi duten hiztegia.

Lehiaketa-aldia

Oposizio-aldiko azken ariketaren ondoren egingo da, eta honako hauek izango dira epaimahaiak baloratu beharreko merituak:

1.- Protokoloko edo harreman publikoetako eginkizunetan egiaztatutako esperientzia, 24 puntu gehienez:

● 0,24 puntu Administrazio publikoarentzako zerbitzuetan, erdi-mailako teknikariaren kategorian, egindako hilabeteko.

● 0,08 puntu Administrazio publikoarentzako zerbitzuetan, administrariaren kategorian, egindako hilabeteko.

Eskabide-orriak aurkezteko epearen azken egunera arteko aldiak soilik kontabilizatuko dira.

Ezinbestekoa izango da aritu izaniko erakundearen ziurtagiria aurkeztea. Ziurtagirian jasoko dira lanpostuaren izena, zehazki egindako lanak eta lan horietan aritutako denbora.

Eusko Legebiltzarrean lanean ari diren izangaiek ez dute aipatutako ziurtagiria aurkeztu behar izango.

2.- Harreman publikoetako edo protokoloko unibertsitate-titulua, edo ikasketa baliokideena: 2 puntu.

3.- Onartutako unibertsitate-zentroetan egindako graduondoko ikastaroak, bete beharreko lanpostuaren eginkizunekin zerikusia badute: horietako bakoitzak 2,5 puntu jasoko ditu, eta 5 puntu jasoko dira gehienez.

4.- Protokoloaren edo harreman publikoen arloarekin zerikusia duten mintegi, kurtso eta jardunaldietan parte hartzea: 0,02 puntu orduko, eta gehienera puntu 1.

5.- Protokoloaren edo harreman publikoen arloarekin zerikusia duten hitzaldi, txosten, mahai-inguru edo ikastaroak ematea, 0,04 puntu orduko, eta gehienera puntu 1.

Aurreko 4. edo 5. paragrafoetan aipatutako ekitaldietan parte hartu dela egiaztatzeko, haiek eman edo antolatu zituen zentro edo erakundearen ziurtagiria aurkeztuko da. Ziurtagiri horretan ekitaldien iraupena adieraziko da, ordutan.

6.- Erreferentziako europar esparruaren araberako C1 ziurtagiria edo titulu baliokide bat, gehienez ere bi hizkuntzetarako. Frantses, aleman edo italieraren artean hautatuko da, kanpoan utzita oposizio-aldiko laugarren ariketa egiteko hautatu den hizkuntza, eskabide-orrian adierazi zutenaren arabera: puntu bat hizkuntza bakoitzeko.

Ezagupen homologatu apalagoak egiaztatzen dituztenei, honako baremo honen arabera baloratuko zaizkie ezagupenok:

● B2 ziurtagiria edo baliokidea: 0,75 puntu hizkuntza bakoitzeko.

● B1 ziurtagiria edo baliokidea: 0,50 puntu hizkuntza bakoitzeko.

● A2 ziurtagiria edo baliokidea: 0,25 puntu hizkuntza bakoitzeko.

1. ERANSKINA

A gaiak (parte komuna)

1.- Espainiako 1978ko Konstituzioa. Egitura sistematikoa. Oinarrizko printzipioak.

2.- Estatuaren botereak. Botere legegilea, botere exekutiboa eta botere judiziala. Botereen arteko harremanak.

3.- Autonomia-erkidegoak. Sorrera. Antolamendua. Eskumenak.

4.- Euskal Herriko Autonomia Estatutua. Atariko titulua. Euskal Herriaren eskumenak. Estatutuaren erreforma.

5.- Lehendakaria. Hautaketa eta izendapena. Eskumenak eta ahalmenak. Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernua. Osaera. Eskumenak.

6.- Lurralde historikoak. Kontzeptua. Organoak. Eskumenak.

7.- Eusko Legebiltzarra. Osaera. Legebiltzarkideak eta legebiltzar-taldeak. Eusko Legebiltzarraren egoitza.

8.- Eusko Legebiltzarraren Erregelamendua. Egitura sistematikoa. Eusko Legebiltzarraren eraketa.

9.- Osoko bilkura. Legebiltzarreko batzordeak: osaera, motak eta eginkizunak. Bilkurak eta gai-zerrenda.

10.- Eusko Legebiltzarreko legegintza-prozeduraren ideia orokorra. Legegintza-ekimena. Lege-proiektuak eta lege-proposamenak. Zuzenketak. Prozedura bereziak.

11.- Legebiltzarraren kontrol-eginkizuna. Galderak, interpelazioak, mozioak. Ikerketa-batzordeak.

12.- Eusko Legebiltzarreko zuzendaritza-organoak. Lehendakaria. Mahaia. Bozeramaileen Batzordea. Legelari nagusia.

13.- Langileen Estatutua eta Legebiltzarreko Administrazioaren Araubide Juridikoa, 1990eko ekainaren 22koa. Egitura sistematikoa. Funtzionario-motak eta -kidegoak.

14.- European Foundation for Quality Management-en (EFQM) bikaintasun eredua.

15.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legea. Egitura sistematikoa. Legearen xedea. Aplikazio-eremua.

16.- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea. Egitura sistematikoa. Legearen xedea. Aplikazio-eremua.

17.- Arartekoa Erakundea sortu eta arautzen duen otsailaren 27ko 3/1985 Legea. Egitura sistematikoa. Arartekoa: eginkizunak, izendapena eta kargu-uztea. Jarduera-eremua. Legebiltzarrarekiko harremanak.

18.- Europar Batasunaren erakunde-sistema. Parlamentua, Kontseilua eta Batzordea: organo horien osaera, antolamendua eta funtzionamendua.

19.- Administrazio-prozedura: administrazio-egintzaren produkzioa, edukia, motibazioa, forma eta efikazia. Administrazio-isiltasunaren kontzeptua. Interesatuak. Prozeduran parte ez hartzea eta errefusatzea. Herritarren eskubideak. Administrazio-erregistroak. Administrazio-errekurtsoaren kontzeptuak eta Administrazioak ofizioz berrikustea. Administrazio publikoen zerbitzura dauden langile eta agintarien erantzukizuna.

20.- Datu pertsonalen babesaren oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta eskubideak, bereziki, informazio-eskubidea datuen bilketan, sekretu-betebeharra eta datuen komunikazioa.

21.- Laneko Arriskuen Prebentziorako azaroaren 8ko 31/1995 Legea: xedea, aplikazio-eremua, eskubideak eta betebeharrak.

B gaiak (parte espezifikoa)

1.- Euskal Herriko historia garaikidea: mugimendu sozial, artistiko eta literarioak.

2.- Euskal Herriaren autogobernuaren oinarri historiko-instituzionalak. Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren gaur egungo aurrekariak.

3.- Eusko Legebiltzarra. Aurrekari historikoak. Legebiltzarraren egoitza: ezaugarriak.

4.- Legebiltzarren eta hitzaldien antolaketa.

5.- Ohorezko tratamenduak.

6.- Harreman publikoak eta protokoloa. Oinarriak eta garapen historikoa. Harreman publikoen teoriaren eta teknikaren hastapenak.

7.- Protokoloarekin eta zeremoniekin lotutako lege-xedapenak:

● 2099/1983 Errege Dekretua eta bere aldaketak.

● 39/1981 Legea, banderen erabilera dela-eta.

● 8/1983 Legea, Euskadiko ereserki ofizialari buruzkoa.

● Protokolo eta zeremoniekin lotutako beste zenbait arau.

8.- Lehentasunen antolamendu orokorra Espainian. Aurrekariak.

9.- Ekitaldi ofizialen sailkapena. Lehendakaritza eta lehentasun-arauak. Agintarien, erakundeen eta udalbatzen lehentasuna ekitaldi ofizialetan. Erreferetnzia berezia Euskal Autonomia Erkidegoan antolaturiko ekitaldiei.

10.- Protokoloa jendaurreko ekitaldietan: kontzeptua eta bereizketa. Antolaketa eta bere teknikak. Garapena. Dokumentuak: egitaraua, gonbidapenak, bestelako dokumentuak. Agintariak eta gonbidatuak ordenatzeko sistemak. Harrera ofizialak. Agintarien ordenazioa.

11.- Ahalmen-urritasunak eta protokoloa: oinarrizko oharrak.

12.- Komunikazioaren eta informazioaren oinarri orokorrak.

13.- Hedabide sozialak. Eusko Legebiltzarra. Hedabideek Euskal Herrian dituzten ezaugarriak: prentsa idatzia, irratia, telebista eta albiste-agentziak.

14.- Administrazio publikoak eta harreman publikoak. Barruko eta kanpoko harremanak.

15.- Legebiltzar-erakundearen harremanak hedabideekin, eta hedabideak nola txertatzen diren Legebiltzarraren harremanetan: bitartekoen plangintza.

16.- Legebiltzar baten irudia. Hedapena: esparrua, faseak eta bitartekoak. Irudi korporatiboa.

17.- Antolakundeen barne-komunikazioa eta harreman publikoak.

18.- Komunikazioko eta krisi-kudeaketako protokoloa larrialdi-egoeretan.

19.- Protokoloaren eta harreman publikoen departamentu edo zerbitzu baten ezaugarriak, funtzioak, antolaketa eta zuzendaritza administrazio publiko batean.

20.- Nazioarteko protokoloaren ikuspegi orokorra eta erreferentzia-ereduak: arreta berezia Europar Batasuneko instituzioei, NBEri eta NATOri.

21.- Komunikazioaren teknologia berriak eta horiek protokoloaren eta harreman publikoen antolaketarekin eta funtzioekin duten lotura: analisia eta aplikazioak.

22.- Teknika eta praktika banketeak, eszenatoki-muntaketak, harrera eta ekitaldi ofizialak arrakastarekin antolatu ahal izateko.

23.- Protokoloa kirolean, enpresan, erlijioan, unibertsitatean eta biltzarren antolaketan: oinarrizko oharrak.

2. ERANSKINA / ANEXO 2

(Ikus .PDF)

3. ERANSKINA / ANEXO 3

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala