Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2011ko abuztuaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Eusko Legebiltzarra
4108

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarreko plantillan sartutako bi mandatari plaza txanda irekian eta oposizio-lehiaketa sistemaren bidez betetzeko deialdiari buruzkoa (09/25.01.00.0034).

Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2011ko uztailaren 26ko bileran hartutako erabakia betetzeko, agintzen dut oposizio-lehiaketarako ondorengo deialdia argitara dadila.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abuztuaren 3a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

ARANTZA QUIROGA CIA.

OINARRI ESPEZIFIKOAK, EUSKO LEGEBILTZARREKO PLANTILLAN SARTUTAKO BI MANDATARI PLAZA TXANDA IREKIAN ETA OPOSIZIO-LEHIAKETA SISTEMAREN BIDEZ BETETZEKO

1.- Deialdiaren helburua.

1.1.- Deialdi honen helburua da ondoren adierazten diren plazak txanda irekian betetzea:

Lanpostuaren izena: mandataria.

Atxikipena: Protokolo Atala.

Plaza huts kopurua: bi. Hala badagokio, handitu egin liteke deialdi honen bidez bete beharreko postu huts kopurua, oinarri orokorretako 8.2 paragrafoan aurreikusitakoaren arabera.

Betetzeko sistema: oposizio-lehiaketa.

Funtzionarioen kidegoa: Laguntza Zerbitzuak.

Eskatutako titulazioa: oinarrizko prestakuntzaren 2. fasea edo baliokidea.

Euskarako hizkuntza-eskakizuna: 2.a, nahitaezkoa.

Lanpostuaren eginkizun nagusiak: 2. eranskinean jarritakoak.

2.- Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

3.- Hautaketa-prozesuaren oinarriak.

Deialdian jarraitu beharrekoak izango dira, batetik, hutsik dauden plazak betetzeko oinarri orokorrak, Mahaiak 2011ko uztailaren 26an onetsiak eta Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean 2011ko abuztuaren 26an argitaratuak, eta bestetik, oinarri espezifiko hauek.

4.- Parte hartzeko eskakizunak, hautaketa-prozesuaren garapena eta plazaren esleipena.

4.1.- Plazaren lehiatzaileek oinarri orokorretako 3. oinarrian orokorki ezartzen diren eskakizunak bete behar dituzte.

4.2.- Eskabidea oinarri orokorretako 4. oinarrian xedatutakoaren arabera bete beharko da, barruan sarturik euskarako hizkuntza-eskakizunari, hizkuntza-tituluei eta meritu-adierazpenari buruz aurreikusitakoa.

4.3.- Hautaketa-prozesua eta plazaren esleipena arestian aipatutako onetsitako oinarri orokorretako aginduen arabera egingo dira, eta, orobat, oposizio-aldiko ariketei eta lehiaketa-aldiko ebaluazioari buruz oinarri espezifiko hauetan aurreikusitako arauen arabera.

5.- Epaimahaia.

5.1.- Eusko Legebiltzarreko Mahaiak izendatuko ditu kalifikazio-epaimahaiko kideak. Honako hauek izango dira epaimahaikide:

● Epaimahaiko presidentea. Mahaiko kide izango da.

● Legelari nagusia, edo eskuordetzen duena.

● Kanpoko aholkulari bat, gaian espezialista.

● Deialdiko plazaren kidego bereko edo goragoko kidego bateko pertsona bat, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak izendatua.

● Deitutako plazaren kidego bereko pertsona bat, langileen ordezkaritza-organoak kidego horretako pertsonen artetik izendatua.

● HAEEek izendatutako pertsona bat.

● Legebiltzarreko Legelarien Kidegoko pertsona bat, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak izendatua. Idazkari-lanak egingo ditu.

ARAUAK OPOSIZIO ALDIKO ARIKETEI ETA LEHIAKETA ALDIKO EBALUAZIOARI BURUZ

Oposizio-aldia

Aldi honi dagozkion ariketak egingo dira, denak ere nahitaezkoak. Ariketa horiek ekitaldi berean eta deialdi bakar bidez gauzatuko dira.

Epaimahaiak, kontuan izanik exijitu daitekeen gutxieneko maila eta aurkeztu direnen ezagupenen maila, aurkeztu direnak nor diren jakin aurretik erabakiko du zein izango den proba bakoitza gainditzeko gutxieneko puntuazioa, eta ezagutzera emango du erabaki hori.

Aurreko proba kanporagarria gainditu dutenen probak baino ez ditu zuzenduko epaimahaiak.

Oposizio-aldiak honako ariketa hauek izango ditu:

Lehenengo ariketa.

Ariketa hau izango da lanposturako egokitze-maila neurtzeko proba psikotekniko batzuk egitea.

Ariketa honetan guztira 21 puntu jaso ahal izango dira.

Bigarren ariketa.

Bi proba izango ditu. Galdetegiak izango dira eta galdera bakoitzak lau aukera izango ditu. Erantzun okerrak zigortu egingo dira. Galderak I. eranskinean atxikitzen den gai-zerrendari buruzkoak izango dira. Bi probak baztertzaileak izango dira. Lehenengo proba A zatian eransten den gai-zerrendari buruzkoa izango da (parte orokorra). Bigarren proba B partean oinarrituko da (gai-zerrenda espezifikoa) eta deitzen diren lanpostuei buruzkoa izango da. Galdetegiak gehienez 48 puntuko balioa izango du (24 puntu lehenengo parteak eta 24 puntu bigarrenak). Erantzun oker bakoitzeko, erantzun zuzen baten balioaren herena kenduko da.

Izangai bakoitzak lortutako puntuazioa erantzun zuzenen kopuruaren araberakoa izango da, okerren kenketa egin ondoren. Epaimahaiak, dagokion erabakia hartuta, www.parlamentovasco.euskolegebiltzarra.org helbidean emango ditu argitara zuzentzat jotzen direnak.

Lehiaketa-aldia

Oposizio-aldiko azken ariketaren ondoren egingo da, eta honako hauek izango dira epaimahaiak baloratu beharreko merituak:

a) Esperientzia mandatari-lanean.

Mandatari-laneko esperientziatzat hartuko dira Administrazio publikoan, erakunde autonomoetan edo zuzenbide pribatuko eten publikoetan mandatari-izendapenarekin eskainitako zerbitzuak, edo antzeko lan-kategorian eskainitakoak.

Esperientzia hau baloratuko da 0,25 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez ere 25 puntu arte. Ez dira baloratuko hilabetetik beherako zerbitzualdiak.

Kontaketa lan egindako aldien batuz egingo da, eta batuketa egin ondoren, ez dira aintzat hartuko hilabete baino gutxiagoko aldiak. Horretarako, hiletzat joko da 30 egun naturaleko multzoa.

Ezinbestekoa izango da aritu izaniko erakundearen ziurtagiria aurkeztea. Ziurtagirian jasoko dira lanpostuaren izena, zehazki egindako lanak eta lan horietan aritutako denbora.

Eusko Legebiltzarrean lanean ari diren izangaiek ez dute aipatutako ziurtagiria aurkeztu behar izango.

b) Mandatari-lanpostuko eginkizunekin lotutako ikastaro, kurtso eta jardunaldietara joatea: 0,05 puntu orduko, gehienez ere 4 puntu arte.

c) Informatikako ezagupenak.

Informatikako ezagupenen balorazioa gehienez ere 2 puntukoa izango da, honako baremo honen arabera:

● Microsoft Word Oinarrizkoa (2003 o XP): 0,8 puntu.

● Outlook (2003 o XP): 0,6 puntu.

● Internet Oinarrizkoa: 0,6 puntu.

Moduluen gainditzea IT Txartela ziurtatze-sistemaz egiaztatuko da, edo, hala badagokio, IVAPek emandako ziurtagiriaz.

Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua egiaztatzen dutenei egiaztatutzat joko zaie oinarrizko maila ere.

IT txartela ziurtagiria oposizio-aldiko ariketak egiten diren egunera arte lortu ahal izango da.

1. ERANSKINA

A gaiak (parte komuna)

1.- Espainiako 1978ko Konstituzioa. Egitura sistematikoa. Oinarrizko printzipioak.

2.- Estatuaren botereak. Botere legegilea, botere exekutiboa eta botere judiziala. Botereen arteko harremanak.

3.- Autonomia-erkidegoak. Eraketa. Antolamendua. Eskumenak.

4.- Euskal Herriko Autonomia Estatutua. Atariko titulua. Euskal Herriaren eskumenak. Estatutuaren erreforma.

5.- Lehendakaria. Hautaketa eta izendapena. Eskumenak eta ahalmenak. Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernua. Osaera. Eskumenak.

6.- Lurralde historikoak. Kontzeptua. Organoak. Eskumenak.

7.- Eusko Legebiltzarra. Osaera. Legebiltzarkideak eta legebiltzar-taldeak. Eusko Legebiltzarraren egoitza.

8.- Eusko Legebiltzarraren Erregelamendua. Egitura sistematikoa. Eusko Legebiltzarraren eraketa.

9.- Osoko bilkura. Legebiltzarreko batzordeak: osaera, motak eta eginkizunak. Bilkurak eta gai-zerrenda.

10.- Eusko Legebiltzarreko legegintza-prozeduraren ideia orokorra. Legegintza-ekimena. Lege-proiektuak eta lege-proposamenak. Zuzenketak. Prozedura bereziak.

11.- Legebiltzarraren kontrol-eginkizuna. Galderak, interpelazioak, mozioak. Ikerketa-batzordeak.

12.- Eusko Legebiltzarreko zuzendaritza-organoak. Lehendakaria. Mahaia. Bozeramaileen Batzordea. Legelari nagusia.

13.- Langileen Estatutua eta Legebiltzarreko Administrazioaren Araubide Juridikoa, 1990eko ekainaren 22koa. Egitura sistematikoa. Funtzionario-motak eta -kidegoak.

14.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legea. Egitura sistematikoa. Legearen xedea. Aplikazio-eremua.

15.- European Foundation for Quality Management-en (EFQM) bikaintasun eredua. Oinarrizko kontzeptuak, irizpideak.

16.- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea.- Egitura sistematikoa. Legearen xedea. Aplikazio-eremua. Printzipio orokorrak.

17.- Arartekoa Erakundea sortu eta arautzen duen otsailaren 27ko 3/1985 Legea. Egitura sistematikoa. Arartekoa: eginkizunak, izendapena eta kargu-uztea. Jarduera-eremua. Legebiltzarrarekiko harremanak.

18.- Europar Batasunaren erakunde-sistema. Parlamentua, Kontseilua eta Batzordea: organo horien osaera, antolamendua eta funtzionamendua.

19.- Administrazio-prozedura: administrazio-egintzaren produkzioa, edukia, motibazioa, forma eta efikazia. Administrazio-isiltasunaren kontzeptua. Interesatuak. Prozeduran parte ez hartzea eta errefusatzea. Herritarren eskubideak. Administrazio-erregistroak. Administrazio-errekurtsoaren kontzeptuak eta Administrazioak ofizioz berrikustea. Administrazio publikoen zerbitzura dauden langile eta agintarien erantzukizuna.

20.- Datu pertsonalen babesaren oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta eskubideak, bereziki, informazio-eskubidea datuen bilketan, sekretu-betebeharra eta datuen komunikazioa.

21.- Laneko Arriskuen Prebentziorako azaroaren 8ko 31/1995 Legea: xedea, aplikazio-eremua, eskubideak eta betebeharrak.

B gaiak (parte espezifikoa)

1.- Herritarrak zerbitzu eta prestazio publikoen hartzaile gisa. Herritarrei informazio eta arreta ematea. Intimitaterako errespetua. Hizkera errespetuzkoa eta ez-sexista.

2.- Aurrez aurreko eta telefonozko komunikazioa eta arreta: abisuak, informazioa, eskaera, laguntza, deien desbideraketa, eta abar. Irizpide orokorrak. Kexu eta erreklamazioen arreta. Harrerako oharra (telefono-deiei eta bisitei buruz).

3.- Sarreren kontrola eta bisiten kontrolerako sistemak.

4.- Bilera- eta komunikazio-jarduerei laguntza ematea: areto eta gelak prestatzea, altzariak prestatzea (bilera-mahaiak, presidentzia-mahaiak, eserlekuak, eta abar), beste bitarteko material batzuk prestatzea (arbelak, paperografoak, rotuladoreak).

5.- Bulegoko laguntza-lanak; erabili beharreko materialak eta makineria: fotokopia. Eskanerraren eta faxaren erabilera.

6.- Dokumentazioa eta gutuneria artxibatu, bereiztu eta banatzea.

7.- Materialen biltegiratzea: apalategiak, eskegitokiak, espazioak, eta abar.

8.- Material izakinen kontrola: erregistroak, fitxak, albaranak, eta abar.

9.- Segurtasun-elementuen mantenimendu eta berrikuspenerako irizpideak: itzalgailuak, ate suebakitzaileak.

10.- Gorputz-posturak: lesioen prebentzioa ekipoak eta materialak mugitzean.

11.- Eraikinen hustuketaren oinarrizko alderdiak: larrialdietarako jokaera-planak.

12.- Lehen laguntzak: oinarrizko nozioak.

2. ERANSKINA / ANEXO 2

(Ikus .PDF)

3. ERANSKINA / ANEXO 3

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala