Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2011ko abuztuaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Euskal Herriko Unibertsitatea
4106

EBAZPENA, 2011ko ekainaren 29koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Izaskun Aldezabal Roteta andrea «Euskal Filologia» jakintza arloan irakasle agregatua moduan kontratatzeko proposamena egitekoa dena. Plaza horren deia 2010eko urriaren 2ko Ebazpenaren bidez egin zen (2010eko azaroaren 8ko EHAA).

Errektorearen 2010eko urriaren 2ko Ebazpenaren bitartez (2010eko azaroaren 8ko EHAA) Batzordea osatu zen erabaki horretan bertan deitutako irakasle agregatua plazak hornitzeko lehiaketak epaitzeko. Batzorde horren proposamenari jarraitu zaio eta ezarrita dauden prozedura eta baldintzak bete dira honako hauekin bat etorriz: otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua, UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa; irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedura (Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko maiatzaren 8an onartua eta Irakasleen errektoreaordearen 2008ko ekainaren 23ko Erabakiaren bidez argitaratua (uztailaren 15eko EHAA); deialdiko oinarriak; aplikagarri diren arau orokorrak; eta, aurreikusita ez dagoenerako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenak. Hala, guzti horiek kontuan hartuta,

Errektorego honek erabaki du Izaskun Aldezabal Roteta andrea, 35775418-E NAN zenbakiduna, Euskal Herriko Unibertsitateko Jakintza-arloa: Euskal Filologia. Saila: Euskal Filologia. Ikastegia: Unibertsitate Eskola Politeknikoa -Donostia. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna (euskara-gaztelania). Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: Euskara Teknikoa.

Proposatutako Lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatu eta plaza betetzeko, eta kontratazioaren aurretik lehiaketaren deialdiak 9. oinarrian zehazten duen dokumentazio guztia aurkezteko Deialdi eta Lehiaketa Atalean.

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, baina interesatuak berraztertze errekurtsoa aurkez diezaioke Irakasleen errektoreordetzari, hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezake zuzenean Bilboko administrazio auzietako epaitegietan, bi hilabeteko epean. Epe biak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu den egunetik zenbatuko dira.

Leioa, 2011ko ekainaren 29a.

Errektorea.

Eginkizunak eskuordetuta (2011-02-25eko Ebazpena, 2011-03-17ko EHAA).

Irakasleen errektoreordea,

JON IRAZUSTA ASTIAZARAN.


Azterketa dokumentala