Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2011ko abuztuaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

Kultura Saila
4104

AGINDUA, 2011ko uztailaren 11koa, Kulturako sailburuarena, dokumentuak ebaluatzeko taulak onartzen dituena.

Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituen azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuko 30., 31., 32. eta 33. artikuluetan xedatutakoak kontuan izanik;

Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordeak (DOBAUBA) 2010ean eta 2011n egindako bileratan proposatu ziren dokumentuak ebaluatzeko taulak onartu zituela ikusirik,

Honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Agindu honen I. eranskinean azaltzen diren dokumentuak ebaluatzeko taulak onartzea.

Bigarrena.- Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 11.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala