Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2011ko uztailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Energiaren Euskal Erakundea
3694

IRAGARKIA, energiaren alorreko inbertsioei laguntzeko programa bati buruzkoa: ibilgailu elektrikoak erosteko diru-laguntzak.

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko erakundea denez, ibilgailu elektrikoak erosteko laguntza publikoak emateko programa abian jarri dela iragartzen du.

Laguntza publiko horiek trakzio teknologiez baliatzen diren eta energia-horniduraren iturri nagusia sare elektrikoa duten ibilgailuen erosketa eta erabilera sustatzeari begira eratu dira. Hartara, garraio alorrean energia-eraginkortasuna eta aurrezpena hobetu eta bultzatuko dira.

Programari buruzko oinarriak eskuragarri daude Energiaren Euskal Erakundearen bulegoetan (Bizkaia plaza eraikina, Urkixo zumarkalea 36, 1. solairua, 48011 Bilbao) eta haren web gunean (www.eve.es).

Laguntza Programari buruzko informazio orokorra jasotzeko telefonoa hauxe da: 94 403 56 00.

Eskaerak aurkezteko lehen eguna iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunean izango da eta 2011ko azaroaren 30ean amaituko da. Eskaerak EEEren bulegoetan aurkeztuko dira behar bezala beteta eta dokumentatuta, eta jasoko diren hurrenkera edo orden berean erantzungo zaie, harik eta programarako dagoen dirua bukatu arte.

Programaren aurrekontuko diru-izendapena 425.000 eurokoa da.

Bilbao, 2011ko uztailaren 1a.

Energiaren Eukal Erakundearen zuzendari nagusia,

JOSÉ IGNACIO HORMAECHE AZUMENDI.


Azterketa dokumentala