Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2011ko uztailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3690

IRAGARKIA, administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Hirugarren interesdunei jakinarazten zaie Jesús Ángel Melchor Marcosek Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Salan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela (981/2011 prozedura arrunta) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2011ko martxoaren 3ko Aginduaren aurka; agindu horren bidez, irakaskuntzako kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedura eta irakasleen kidegoko funtzionarioentzat espezialitate berriak eskuratzeko prozedura deitzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2010eko abenduaren 17ko Ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa gaitzetsi zen.

Beraz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1995 Legearen 49. artikuluan xedatutakoa betez, interesa izan dezaketen guztiak epatzen dira eta ohartarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik bederatzi eguneko epea dutela aipatu prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 21a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ANA ISABEL CARO MUÑOZ.


Azterketa dokumentala