Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2011ko uztailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Justizia eta Herri Administrazio Saila
3686

IRAGARKIA, Oñatin IVAPeko egoitzaren 2010-2011ko garbiketa-zerbitzua kontratatzeko (Espedientea: A-023/DJAP-2011).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (IVAP) zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: A-023/DJAP-2011.

2.- Kontratuaren xedea.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan agertzen dena.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan adierazitakoa (kanpo-kontratazioa).

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: gauzatzeko epea izango da kontratua sinatzen den egunaren biharamunetik 2013ko azaroaren 30era arte.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: prezioa izango da eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbatekoa guztira: hogeita bost mila bederatziehun eta hogeita hamabi euro eta hogei zentimo (25.932,20) BEZik gabe; hogeita hamar mila eta seiehun euro (30.600), BEZa barne.

5.- Behin-behineko bermea: ez da behar.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Kontratatzailearen profila,pleguak eta dokumentazio osagarria Irteneten lortzeko helbidea: www.contratación.info edo www.euskadi.net/contratación.

b) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Helbidea: Donostia kalea 1, M eraikina, 2. solairua.

d) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

e) Telefonoa: 945 01 93 87.

f) Faxa: 945 01 94 50. Posta elektronikoa: d-eizaguirre@ej-gv.es.

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2011ko abuztuaren 11a.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta gaitasun teknikoa eta profesionala: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan adierazitakoa.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko abuztuaren 11, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: bi kartazal, «A», eta «B», aurkeztu beharko dira, berariazko klausula administratiboen pleguan eta berorren karatularen puntuetan adierazitako edukia dutela.

c) Aurkezteko lekua:

1.- Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila.

2.- Helbidea: Donostia kalea 1, M eraikina, 2. solairua.

3.- Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: proposamenak irekitzen diren hurrengo egunetik hamabost egun naturalak.

e) Aldaerak: ez.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) «B» gutun-azalak irekitzea: formulak aplikatuz lortutako zenbateko edo ehunekoen bidez baloratzen diren alderdiak:

- Entitatea: Kontratazio Mahaia. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

- Helbidea: Donostia kalea 1, M eraikina, 2. solairua.

- Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

- Eguna: 2011ko irailaren 7a.

- Ordua: 10:00etan.

10.- Bestelako argibideak: pleguetan azaltzen dira.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.- Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dagokio.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.euskadi.net/contratacion //www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 27a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.


Azterketa dokumentala