Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2011ko uztailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
3683

EDIKTUA, 35/10 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Elena Fernandez Uriyak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut:

35/10 berehalako falta-judizioan autoa eman da, zeinak hauxe baitio hitzez hitz:

«AUTOA

Epailea: Julian Garcia Marcos jauna.

Lekua: Irun (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamaikako urtarrilaren hamarra.

EGITATEAK

Bakarra.- Falta-judizio honetan epaia eman da, eta horren bidez, Fabiola Cortes Duque 8 egunez etengabe lokalizatuta egotera kondenatu da, bai eta prozedura honetako kostuak ordaintzera ere. Alderdiei jakinarazi zaie, eta legez ezarritako epean ez da errekurtsorik aurkeztu.

Judizioan agertu ez diren ofenditu eta kaltetuei ere jakinarazi zaie, eta eurek ere ez dute aurka egin.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bakarra.- Prozedura Kriminalaren Legeko 141. artikuluan ezarritakoaren arabera, epai baten aurka errekurtsorik -ez arruntik, ez berezirik- aurkezterik ez badago epaia irmoa izango da; halaber, lege horretako 988. artikuluak ezartzen duenez, epai bat irmoa denean, berau eman duen epaileak edo epaitegiak hala deklaratuko du.

Azaldutakoaren ildotik, kasu honetan irmotzat jo behar da emandako epaia, 2010eko azaroaren 17an.

XEDAPENAK

1.- Falta-judizio honetako epaia 2010eko azaroaren 17an irmo bihurtu dela deklaratzen da, eta epaitegi honetako erregistro-liburuetan dagozkion idatzoharrak egin dira.

2.- Eman bekio horren berri Irungo Betearazpen Zerbitzu Orokorrari.

3.- Jarduketa hauek artxibatzea erabaki da.

Eman bekie ebazpen honen berri Ministerio Fiskalari eta azaldutako gainerako alderdiei. Jakinaraz bekie, halaber, horren aurka erreforma errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela Epaitegi honetan, hiru eguneko epean.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.»

Eta jasota gera dadin, eta Fabiola Cortes Duqueri jakinarazteko balio dezan, ematen dut hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako maiatzaren hogeita hiruan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala