Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2011ko uztailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
3682

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 259/10 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran ebazpena eman da eta honako hau dio:

44/11 EPAIA

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2011ko maiatzaren 13a.

Nik, Susana Rivero Sanchok, Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko (Bizkaia) epaile titular naizenak, ikusiak ditut hitzezko judizioko auto hauek, zeinak, adostasunik gabeko dibortzioari buruz, 259/10 zenbakiz bideratu baitira. Demandatzailea: Soraya Montes Carbonell, zein Albizu prokuradoreak ordezkatu eta Ispizua letratuak laguntzen baitu. Demandatua: Antonio Pérez Jiménez, auzi-ihesean dena.

EPAITZA

Albizu prokuradoreak -Soraya Montes Carbonellen ordez eta izenean- Antonio Pérez Jiménezen aurka aurkeztutako demanda baietsi, eta bien arteko 1994ko maiatzaren 11ko ezkontza dibortzioz apurtu egiten dela erabaki da. Legez dagozkion ondorioak izango ditu deklarazio horrek, eta neurri hauek hartzea erabaki da:

- Adingabeko seme-alaben zaintza eta jagoletza amari -Soraya Montes Carbonelli- aitortzen zaizkio, eta guraso-ahala, berriz, biek -aitak eta amak- izango dute.

- Aitak seme-alabei bisita egiteko erregimena bertan behera uztea erabaki da.

- Antonio Pérez Jiménezek hilean laurehun (400) euro ordainduko ditu bere hiru seme-alaben elikagaietarako. Auzi-jartzaileak adierazten duen bankuko kontuan sartu beharko du diru-kopuru hori, aurreratuta, hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan. Bestalde, zenbateko hori urtero eguneratuko da urtarrilean, PKIaren arabera; lehenengo eguneraketa 2012ko urtarrilean egingo da.

Ebazpen hau irmoa denean, bidal bedi dagokion Erregistro Zibilera -auzilarien ezkontza inskribatuta dagoen erregistrora-, zuzenbidean dagozkion helburuak izan ditzan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, legeak agindu bezala; jakitera emanez ezen,epaiaren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela Probintzia Auzitegian. Epaitegi honetan prestatuko da errekurtsoa bost eguneko epean, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik aurrera.

Ebazpen honen testigantza sar bedi autoetan, eta originala epaitegiko epaien liburuan.

Lehen auzialdi honetan behin betiko epaituz, epai hau eman, agindu eta sinatu dut.

Antonio Perez Jimenez non dagoen ez dakigunez, ediktu hau ematen dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2011ko maiatzaren 13a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala