Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2011ko uztailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Durangoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
3681

EDIKTUA, finkak inmatrikulatzeko jabari-espediente baten gainean bideratutako 515/10 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan, finkak inmatrikulatzeko 515/10 jabari espedientearen prozedura bideratzen ari dela, Eusebio Barroeta Sagarnak eskatuta, finka hau inmatrikulatzeko:

- Landa-finka.- Goikolanda izeneko lur-partzela edo lursaila, Santa Lucía auzoan kokatua, Igorreko udalerrian. Belardi eta zuhaitzetarako da. Mila laurehun eta hirurogeita hamazortzi metro koadroko azalera du. Mugak: iparretik, Miren Jone Gardoqui Arriortua andrearen lurzatia; ekialdetik, Maria Lourdes Bernaola Gorospe andrearen 073 partzela eta Ignacio Guereta Zurinaga jaunaren 070 partzela bereizten dituen errekastoa; hegotik, finka Ignacio Guereta Zurinaga jaunaren lursailetatik bereizten duen errekasto bera; eta mendebaldetik, herri-bide asfaltatua.

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak eragin diezaiekeenei dei egiten zaie -nortzuk diren ez dakigu eta- ediktu hau argitaratu eta ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Durango (Bizkaia), 2011ko otsailaren 8a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala