Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2011ko uztailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
3680

EDIKTUA, 1336/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1336/10 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Tames.

Demandatua: Carlos Alberto Cabanillas Bringas.

Gaia: hitzezko judiziorako demanda.

Judizio horretan, 2011-05-4n epaia eman zen, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Onetsi egiten dut erabat Tamés prokuradore jaunak, Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez, Carlos Alberto Cabanillas Bringas jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Beraz, kondenatu egiten dut demandatua auzi-jartzaileari honako hauek ordaitzera: alde batetik, tronkoaren 2.996,76 euroko diru-kopurua; bestetik, % 17,25ean itundutako tipoaren ondoriozko 414,60 euro, zehazki, kreditu-kontua itxi eta hurrengo egunetik -2010-02-9tik- harakoa; kontu horretan zorrean den saldoa -demanda hau aurkeztu artekoa- erreklamatzen da; horretaz gain, % 17,25eko tipoko interesak, demanda aurkeztu zenetik ordainketa guztiz egin artekoak, ere erreklamatzen dira; kostuak ere, alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Carlos Alberto Cabanillas Bringas demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bat argitaratuaz jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2011ko maiatzaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala