Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2011ko uztailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
3678

EDIKTUA, apelazio-errekurtso arruntari buruzko 18/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 3. Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazioa, 18/11 prozedura arrunta.

Errekurtsogilea: Cristina Ugartechea Aldamiz Echevarria eta Javier Angel Gago Garcia.

Abokatua: Iñigo Smith Apalategui eta Iñigo Smith Apalategui.

Prokuradorea: Guillermo Smith Apalategui eta Guillermo Smith Apalategui.

Alderdi errekurritua: Moldis Echarro, SL eta Toledo 20, SL.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

Errekurtso horretan epaia eman da. Hau dio epaitzak:

«Ezetsi egin dugu Cristina Ugartechea Aldamiz-Echevarría eta Javier Angel Gago García jaun-andreen ordezkariek aurkeztu duten apelazio-errekurtsoa, Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak 2010eko ekainaren 9ko 609/07 prozedura arrunteko eta pilatutako autoetan emandako epaiaren aurkakoa (judizio horretatik dator erroilu hau). Beraz, berretsi egiten dugu aipatutako ebazpena. Bigarren auzialdi honetan sortutako kostuak, bestalde, alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiogu eta galdu egiten da jarritako gordailua.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu».

Toledo 20, SL apelatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko ekainaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala