Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2011ko uztailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Kultura Saila
3676

EBAZPENA, 2011ko ekainaren 29koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Kulturako sailburuaren 2010eko abenduaren 22ko Aginduko dirulaguntzak esleitzeko ebazpena argitara emateko dena. agindu horren bitartez, publikoa ez den ondare dokumentala osatzen duten ondasunetan egitarauak burutzeko dirulaguntzak banatzeko modua arautu zen.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan publizitate-printzipioa bete behar denez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpena, dirulaguntzen onuradunak eta emandako zenbatekoak adierazten dituena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, interesdunei banan-banan jakinarazteaz gain, horrela xedatzen baita, publikoa ez den ondare dokumentala osatzen duten ondasunetan egitarauak burutzeko dirulaguntzak banatzeko modua arautzen duen Kulturako sailburuaren 2010eko abenduaren 22ko Aginduan.

Ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- Kulturako sailburuaren 2010eko abenduaren 22ko Aginduaren babesean 2011ko ekitaldian emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Agindu horren bitartez, publikoa ez den ondare dokumentala osatzen duten ondasunetan egitarauak burutzeko dirulaguntzak banatzeko modua arautu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 29a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala