Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2011ko uztailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
3669

AGINDUA, 2011ko ekainaren 28koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia betetzeke uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoaren arabera eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2011ko maiatzaren 12ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2011ko maiatzaren 30eko EHAA), hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanposturako (520010 kodea eta 27 dotazioa) deialdia betetzeke uztea.

Bigarrena.- Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du eta bere aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, bi hilabeteko epean, Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 28a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


Azterketa dokumentala