Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2011ko uztailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
3556

EDIKTUA, 15/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 15/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Luis Erquicia Alonso.

Abokatua: Miguel Angel Alcorta Suberbie Maupas.

Prokuradorea: Jesús Gurrea Frutos.

Demandatua: Marcial Muñoa Sansinenea jaunaren jaraunsle ezezagunak.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

Judizio horretan epaia eman da; hona hemen bere epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Jesús Gurrea Frutos epaitegietako prokuradoreak Luis Erquicia Alonso jaunaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Marcial Muñoa Sansinenea jaunaren jaraunsle ezezagunen aurkakoa; hori dela-eta, honako hau deklaratzen dut:

1.- Ondoren adierazten den finka Luis Erquicia Alonso jaunaren jabetzakoa dela, titulua eskuratu baitu usukapioz edo eskuratze-preskripzio bidez: Donostiako Loiola kaleko sei zenbakian dagoen etxebizitza, seigarren solairuko ezkerrean, C letran; Donostiako 2 zenbakiko Jabetza Erregistroan dago inskribatuta, artxibategiko 639. liburukian, Donostiako Antzinako Artxibategi Orokorreko 240. liburuan, 188. folioan: 1188. finka-zenbakia, 36. inskripzioa.

2.- Ondorioz, gorago zehaztutako deklarazioak onartu eta betetzera kondenatzen ditut demandatuak.

3.- Bidal bekio inskripzio-agindua Donostiako 2 zenbakiko Jabetza Erregistroari, epai irmoaren lekukotzarekin batera, eta agindu bedi finka hori Luis Erquicia Alonso jaunaren alde inskribatzeko, epaiaren deklarazioaren edukiari eta xedeari jarraituz.

Prozesuko kostuei dagokienez, ez da erabakirik hartzen.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001 274; kontzeptu-zenbakia: 1855 0000 04 001511. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

«Marcial Muñoa Sansinenea jaunaren jaraunsle ezezagunak» demandatuen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2011ko maiatzaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala