Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2011ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

SPRI SA
3441

IRAGARKIA, «Kultura Ekintzailearekiko Sentsibilizazioa» izeneko laguntza-programaren araudia aldatzeko dena.

Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea (SPRI) SAren Administrazio Kontseiluak, 2011ko ekainaren 17an egindako bileran, «Kultura Ekintzailearekiko Sentsibilizazioa» izeneko programaren araudiaren (2011ko maiatzaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) 4. artikulua, diru-laguntza jaso dezaketen jarduerei buruzkoa, aldatzea erabaki zuen.

Aldaketa eginda, programa horren 4. artikulua honela geratuko da idatzita:

4. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Programa honetako laguntzen erakunde onuradunak honako hauek izango dira: Euskal Autonomia Erkidegoan ikastegiak dituzten unibertsitate ofizialak; Euskal Autonomia Erkidegoko zentro teknologikoak; Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta berrikuntza zentroak; eta udaletxeak, mankomunitateak edo toki-garapenerako agentziak (Garapen Agentzien Euskal Elkartean sartuta daudenak nahiz ez daudenak), baita Garapen Agentzien Euskal Elkartea ere. Horretarako, baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Ekintzailea informatu eta babesteko azpiegitura izatea, aholkularitza-lanak sarri egitea eta ekintzaileari laguntzeko tresnak izatea.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan jarduerarako zentroa edukitzea.

c) Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egotea, bai eta SPRI taldeko edozein enpresarekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko betebehar oro beteta edukitzea ere.

d) Diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen duen lege-debekuren baten eraginpean ez egotea, ezta sexu-bazterkeriagatik zigortuta ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoaren arabera.

e) Erakunde onuraduna enpresa bada, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz:

– Enpresa krisian ez egotea. Enpresa bat krisian egongo da, baldin eta krisian dauden enpresak egoera horretatik ateratzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko jarraibideen 9., 10. eta 11. paragrafoetan ezarritako irizpideak betetzen badira (2004ko EBAO, C244); eta

– Erakunde eskatzailea edo bere taldeko enpresaren bat berreskuratze-agindu baten menpe ez egotea, hain zuzen ere, Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela aurretiaz erabakitzearen ondorioz.

Bilbao, 2011ko ekainaren 17a.

Zuzendari nagusia,

TOMAS ORBEA CELAYA.


Azterketa dokumentala