Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2011ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
3435

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 91/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 91/2011, adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Feve Bedoya Zuleta.

Abokatua: Fernando Elosua Exposito Alain.

Prokuradorea: Guerrero.

Demandatua: Jose Luis Martin Martinez.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, 2011-05-17an, epaia eman zen, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Funtsean baietsi egin dut Feve Bedoya Zuleta andreak auzi-ihesean den José Luis Martin Martinezen aurka jarritako demanda. Horregatik, dibortzio bidez suntsitutzat deklaratzen dut bi alderdien artean 2001eko urtarrilaren 12an egin zen ezkontza, adierazpen honek izan ditzakeen legezko ondorio guztiekin. Eta ondoko neurriak –pertsonalak zein ondarezkoak–ezartzen ditut:

1.– Ezkontideen arteko banaketa, zeintzuk egoitza libreki seinalatu dezaketen; eta bertan behera geratuko da elkarbizitza-presuntzioa.

2.– Ezkontide biek elkarri emandako ahalmenak eta adostasun guztiak errebokatzen dira.

3.– Bertan behera uzten da etxe-ahala baliatuz beste ezkontidearen ondasun pribatiboak lotetsi ahal izateko aukera, kontrakorik adostu ez badute, behintzat.

4.– Ezkontzako ekonomia-erregimena deseginda geratu da.

5.– Ez da beste erabakirik hartzen alderdi pertsonalari edo ondarezkoari dagokionez.

6.– Ez da hartzen kostuak berariaz ezartzeko erabakirik.

Epai hau irmoa egin ostean, bidal bekio testigantza ezkontza inskribaturik duen erregistro zibilari, ezkontideen ezkontzari dagokien idazpenean orri-bazterreko oharra egin dezan.

Jose Luis Martín Martinez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 5 eguneko epearen barruan.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2011ko maiatzaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala