Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2011ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Kultura Saila
3431

EBAZPENA, 2011ko ekainaren 10ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordeen kideen izendapena argitaratzen duena.

Ikusirik Kulturako sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Agindua, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezarri eta arautzen duena.

Kontuan izanda agindu honen 13. artikuluak Balorazio Batzordeen osaera Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpenaren bidez EHAAn argitara emango dela jasotzen duela,

Honako hau,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeen osaera argitaratzea. Batzordeek honako kide hauek izango dituzte:

• Sorkuntza-ekoizpenaren arloa:

Lehendakaria:

– Mikel Toral Lopez, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

– Ignacio Cabrero Rodriguez.

– Nekane Aramburu Gil.

– Xabier Laka Antxustegi.

Idazkaria:

– María Jesús Cambra Contín, Kultura Sustatzeko teknikaria.

• Sustapen-zabalkundearen arloa:

Lehendakaria:

Mikel Toral Lopez, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

– Concepción Elorza Ibañez de Gauna.

– Fernando Golvano Gutierrez.

– Iñigo Sarriugarte Gomez.

Idazkaria:

– María Jesús Cambra Contín, Kultura Sustatzeko teknikaria.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 10a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.


Azterketa dokumentala