Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2011ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
3424

AGINDUA, 2011ko ekainaren 20koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Fernando Abad Gorostiaga jaunak Elikagaien Kalitateko zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta lege honek egozten dizkidan aginpideez baliatuz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari izatetik 520010 kodea, 57 zenbakiko dotazioa Fernando Abad Gorostiaga jauna kentzea. Eskerrak ematen zaizkio betetako zerbitzuengatik.

Bigarrena.– 2011ko ekainaren 20tik izango ditu ondorio administratiboak kargutik kentze honek.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio bidea amaitzen du eta, bere aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, agindua eman duen organoari zuzenduta; edo, bestela, administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 20a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


Azterketa dokumentala