Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2011ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
3422

AGINDUA, 2011ko ekainaren 8koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, zeinen bidez aldatzen baita Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Agindua, giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko Ikertu laguntza programa garatzen duena.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduak giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko Ikertu laguntza-programa garatzen du.

Aurreko deialdietan izandako esperientzia aztertuta, eta helburuak eraginkortasun handiagoz lortzeko, komeni da adierazitako Agindua aldatzea.

Proposatutako aldaketak ez du eraginik Aginduaren helburuan eta egituran. Proposatutako aldaketak honako hauek dira nagusiki: Agindua irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren bidez araututako Sailaren egitura organiko eta funtzionalera egokitzea, eta idazkera hobetzea, eskatzaileei legegilearen helburuei dagokienez gardentasun handiagoa errazteko.

Halaber, emandako diru-laguntzak ordaintzeko modua aldatu da. Programaren erregulazioa ez da aldatu, ordaintzeko zenbatekoen banaketaren kasuan izan ezik (lehen bezala banatuko da, bi ordainketatan, baina bakoitza % 50 izango da).eta kontratatutako pertsonak enpresarekin daukan lan harremanaren iraupena urte batera murrizten da.

Horri jarraiki, hau

XEDATU DUT:

Lehenengo artikulua.– Giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko Ikertu laguntza-programa garatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduaren 2. artikuluaren n) puntua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«n) «Junior ikertzailea»: araudi honen ondorioetarako, unibertsitateko titulua duten (3-5 urteko titulazio-antzinatasuna) eta graduondoko prestakuntza-prozesuen bidez teknologiako eta ikerketako espezializazioa duten ikerketa-lanekin eta/edo I+G+b-ko proiektuekin lotuta dauden pertsonak».

Bigarren artikulua.– Giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko Ikertu laguntza-programa garatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduaren 4. artikuluaren 2. puntua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«2.– Ekitaldi bakoitzeko laguntzak emateko deialdietan jartzen diren guztizko zenbatekoak aldatu ahal izango dira, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, eta laguntza horiek ebatzi aurretik Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz amaitu gabeko beste diru-iturririk dagoen ikusita. Zirkunstantzia horren berri emango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen Ebazpenaren bidez».

Hirugarren artikulua.– Giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko Ikertu laguntza-programa garatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduaren 7. artikuluaren 1. puntua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«1.– Aginduaren 1. kapituluan definitutako enpresek eta enpresa-erakundeek, eta, bereziki, laguntza motaren eta modalitatearen arabera, dagokion eranskinean xedatzen direnek baliatu ahal izango dituzte laguntza mota hauek.

Laguntzak lortzen dituzten erakundeei dagokienez, UNE 166000 arauak, prozesuen kalitate-egiaztagiria edo azken auditoretza teknologikoa aplikatzeko prozesuak balorazio positiboa izango du. Horiek guztiak erakunde eskatzaileetan berrikuntza sustatzeko prozesuetako zuzeneko neurritzat hartzen dira».

Laugarren artikulua.– Giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko Ikertu laguntza-programa garatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduaren 10. artikuluaren 1. eta 3. puntuak aldatu dira, eta honela geratu dira idatzita:

«1.– Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak eskuratzeko eskabideak Teknologia Zuzendaritzari zuzendutako eredu normalizatuan egingo dira, eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Lurralde Bulegoetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako lekuetan aurkeztuko dira».

«3.– Aurreko deialdietan emandako laguntzen urteko berrikuntzarako ebazpenak eman behar diren kasuetan, erakunde onuradunak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Teknologia Zuzendaritzari eman beharko dio honako dokumentazio hau, deialdiaren urteko ebazpenean ezarritako moduan eta epean:

a) Laguntzak berritzeko eskabidea, eredu normalizatuari jarraiki.

b) Laguntzak baliatzeko aldian egindako jardueren memoria, kalifikazio akademikoak barnean hartuta (halakorik badago). Proiektuaren arduradunak eta Agindu honetan definitutako laguntzen bitartez proiektuan barne hartutako pertsonak sinatuko dute memoria.

Memorian honako hauek adieraziko dira:

– Amaitutako urtean egindako jarduerak.

– Errendimendu zientifikoa.

– Argitalpenak.

– Hurrengo urterako asmoak.

– Proiektuaren balantze ekonomikoa.

c) Kontratuen berritzeen kasuan, honako hauek erantsi beharko dira:

– Enpresaren eta langilearen arteko kontratuaren aurreikusitako iraupenaren aitorpena.

– Indarrean dagoen kontratuaren fotokopia.

– Azken TC2 agiria.

– Zergak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ordainduta dituztela egiaztatzen duten ziurtagiriak».

Bosgarren artikulua.– Giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko Ikertu laguntza-programa garatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduaren 12. artikuluaren 4. puntua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«4.– Ebazpenaren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeari, azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedaturikoaren arabera».

Seigarren artikulua.– Giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko Ikertu laguntza-programa garatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduaren 13. artikuluaren 4. eta 7. puntuak aldatu dira, eta honela geratu dira idatzita:

«4.– Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari jakinaraztea helburu bera edo antzekoa lortzeko diru-laguntzak edo laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo lortu direla, beste edozein Administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutakoak».

«7.– Ekintzak eta proiektuak egiteko lortutako laguntzen jatorria adieraztea. Finantzatutako jardueren eta proiektuen ondoriozko argitalpenetan, erabilera inklusiboa eman beharko zaie hizkuntzari eta irudiei. Jabetza intelektualari lotutako arauak bete behar dira».

Zazpigarren artikulua.– Giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko Ikertu laguntza-programa garatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduaren I. eranskinaren 1. artikulua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«1. artikulua.– Xedea.

Balio erantsi handiko ahalmen teknologikoak lortzeko lana erraztea eta berritzeko ahalmena sustatzea enpresetan, bertako giza kapital zientifiko eta teknologikoa gaituta, iraupen ertain edo luzeko hainbat prestakuntza modalitateren bitartez».

Zortzigarren artikulua.– Giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko Ikertu laguntza-programa garatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduaren I. eranskinaren 5. artikuluaren a eta b puntuak aldatu dira, eta honela geratu dira idatzita:

«Osatutako eskabideek honako dokumentazio hau bildu beharko dute:

a) Entitateari dagokionez:

– Eskaera egiteko inprimakia.

– Proiektuaren memoria, prestakuntzaren eta egungo edo etorkizuneko I+G+b-ko proiektuaren helburuen laburpen batekin eta eskabidean adierazitako pertsona(k) gaineratuta. Proiektu horri dagokionez, honako hauek zehaztu behar dira: enpresaren berrikuntza-estrategian duen garrantzia, ekarpen zientifikoa eta teknologikoa, eskabidean adierazitako pertsonak proiektuaren etorkizuneko organigraman duen kokapena, eta profesional hori berriz ere lanean hasiko den lan-taldea, baita aurreikusitako aurrekontua ere.

– Inkorporazio-departamentuaren (I+G+B) jarduera garrantzitsuen balioespen ekonomikoa, amaitutako urteko zentroaren auditoriaren laburpena, bateratzeko planak edo berdintasunerako planak dauden ala ez, edo Emakundek aukera-berdintasuneko erakunde laguntzaile gisa aitortu izana.

– Entitatearen deskribapen laburra: produkzio-sektorea, langileen egitura kategoria teknikoak eta sexua adierazita, aurreko urteko guztizko salmentak, esportazioaren %, eta bidezkotzat jotzen diren eta enpresaren sailkapenean garrantzitsuak diren bestelako datuak.

– Espezializazio-egonaldia edo ikastaroa egiteko joango den erakundearen onarpen-egiaztagiria.

– Enpresaren aitorpena, ETE edo OTEB bat izateko baldintzak betetzen dituela adierazita.

– Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoen ordainketa egunean duela egiaztatzen duen dokumentazioa, Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak egindako ziurtagiri originalen edo kopia konpultsatuen bidez.

– Altan ez badago, behar bezala betetako hirugarrenen inprimakia (enpresaren banku-datuak).

– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak eta Emakumeen eta Gizonen egiazko berdintasuna bermatzeko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak ezarritakoa betetzea.

– Erakundeak eskabidea egoki ebaluatzeko bidezkotzat hartzen duen beste edozein informazio.

b) Enpresarekin kontratu-harremana duen pertsonari dagokionez.

– NANaren edo, hala badagokio, egoiliar-txartelaren fotokopia, behar bezala konpultsatua.

– Langilearen curriculum vitaea, honako hauek adierazita: ikerketaren arloan egindako ibilbide profesionala, eta egungo eta etorkizuneko kargua enpresa onuradunean.

Pertsona horrek gutxienez urte bateko lan-harremana izan beharko du enpresarekin».

Bederatzigarren artikulua.– Giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko Ikertu laguntza-programa garatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduaren II. eranskinaren (B mota) lehen paragrafoa aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«Enpresen I+G+b babestea, garapen teknologikorako langileak (teknologoak) eta ikertzaileak kontratatuta».

Hamargarren artikulua.– Giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko Ikertu laguntza-programa garatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduaren II. eranskinaren (B mota) 2. puntuko 1. eta 2. paragrafoak aldatu dira, eta honela geratu dira idatzita:

«2.– Helburua.

Enpresen I+G+b sustatzea eta EAEko ahalmen teknologikoa eta enpresa-oinarri berritzailea handitzea, prestakuntza handia eta ikerketa-ibilbide esanguratsua duten profesionalen kontratazioaren bitartez jakintzaren sormena eta aplikazioa sustatuta.

Bermatutako langileak erakartzeak kualifikazio zientifikoa eta teknologikoa eta giza kapitala handitzea eta enpresen berritzeko ahalmenak indartzea dakar, dauden lan-ildoen ikerketan sakontzeko aukera emanez eta produktuen eta zerbitzuen balio erantsia handituz».

Hamaikagarren artikulua.– Giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko Ikertu laguntza-programa garatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduaren II. eranskinaren (B mota) 5. puntua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«5.– Diruz laguntzeko moduko gastua.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzen kargura diruz laguntzeko moduko gastua kontratatutako pertsonaren guztizko enpresa-kostuaren % 65erainokoa izango da, enpresa motaren arabera (oinarri teknologikoko enpresa berrien kasuan % 65, ETEen kasuan % 60, eta gainerako enpresen kasuan % 50); kostu hori honako hau izango da: ordainsari gordina gehi Gizarte Segurantzaren enpresa-kuota, eta pertsona bakoitzeko urtean gehienez ere 30.000 euroko diru-laguntza emango da.

Kontratatutako pertsonek erabateko arduraldiko erregimenean jardungo dute eskabidean definitutako proiektuetan».

Hamabigarren artikulua.– Giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko Ikertu laguntza-programa garatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduaren II. eranskinaren 8. puntua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«8.– Laguntzaren ordainketa.

Laguntza bi ordainketatan ordainduko da. Lehenengoa (% 50) erakunde hartzaileari laguntza onartu ondoren. Bigarren ordainketa (% 50) kontratazioa egin eta handik urtebetera egingo da, jardueren urteko txostena aurkeztu ondoren».

Hamahirugarren artikulua.– Giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko Ikertu laguntza-programa garatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduaren III. eranskinaren 5. puntua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«5.– Diruz laguntzeko moduko gastua.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzen kargura diruz laguntzeko moduko gastua langile berriaren kontratazioaren guztizko enpresa-kostuaren % 65erainokoa izango da, enpresa motaren arabera. Kostu hori ordainsari gordina gehi Gizarte Segurantzaren enpresa-kuota izango da, eta kontratazio-kostuaren gutxieneko zenbatekoa ezin da 30.000 euro baino txikiagoa izan.

Egiten den kontratu bakoitzeko, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa urtean 20.000 euro izango da.

Diru-laguntzaren gehieneko mugak honako hauek dira: diruz laguntzeko moduko gastuen % 65 OTEBen kasuan, % 60 ETEen kasuan, eta % 50 gainerako enpresetan.

Kontratatutako pertsonek erabateko arduraldiko erregimenean jardungo dute eskabidean definitutako proiektuetan».

Hamalaugarren artikulua.– Giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko Ikertu laguntza-programa garatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduaren III. eranskinaren 8. puntua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«8.– Laguntzaren ordainketa.

Laguntza bi ordainketatan ordainduko da. Lehenengoa (% 50) erakunde hartzaileari laguntza onartu ondoren. Bigarren ordainketa (% 50) kontratazioa egin eta handik urtebetera egingo da, jardueren urteko txostena aurkeztu ondoren».

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeari ahalmena ematen zaio Agindu hau aplikatzeko beharrezkoak diren ebazpenak emateko, eta Aginduari buruz sortuko diren zalantza zehatz guztiak konpontzeko.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 8a.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala