Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2011ko ekainaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
3391

EDIKTUA, 515/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZTEKO ZEDULA

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, 515/10 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da hitzezko judizioari buruz, Groupama Seguros y Reaseguros SAk eskatuta, Juan Carlos Hernandezen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

51/11 EPAIA

Gernika-Lumo (Bizkaia), bi mila eta hamaikako maiatzaren hamabia.

Rebeca Huertos Domingo andreak, Gernika-Lumoko (Bizkaia) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditu epaitegi honetan hitzezko judizioari buruz bideratutako 515/10 autoak (PZLb). Ondokoak izan dira alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Groupama Seguros y Reaseguros SA, prokuradore Miren Irune Gorroño Menchaca andrea duela; bestetik, demandatu gisa, Juan Carlos Hernandez jauna.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Groupamaren ordezkaritza prozesalak aurkeztutako demanda eta, ondorioz, Juan Carlos Hernández jauna kondenatzen dut auzi-jartzaileari 1.371,26 euro ordaintzera. Kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut berariaz.

Eman bedi epai honen testigantza, eta bidali haren autoetara; gorde bedi jatorrizkoa epaitegiko epai zibilen liburuan.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta ohartarazi ez dela irmoa eta, horrenbestez, haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela hura jakinarazi eta bost eguneko epean, Probintzia Auzitegian.

Lehen auzialdi honetan behin betiko epaituz, epai hau eman, agindu eta sinatu dut.

Juan Carlos Hernandez Legazpia demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, egin eta sinatu dut ediktu hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hamaikako maiatzaren hamahiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala