Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2011ko ekainaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
3390

EBAZPENA, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinen bidez 2011ko apirilaren 18ko ebazpenaren hutsak zuzentzen diren. Aipatutako ebazpenaren bidez, euskararen eremu geografikotik kanpo euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko xedea duten kultura programa edo jarduera bereziak 2011. urtean garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako akatsak ikusi direnez 2011ko apirilaren 18ko Ebazpenean, zeinen bidez euskararen eremu geografikotik kanpo euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko xedea duten kultura programa edo jarduera bereziak 2011. urtean garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen den (2011ko ekainaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 110. zk.); hortaz, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Kendu egiten da 6. artikuluaren b) idatzi-zatia, «Bazterketak» aipatzen dituena, 2011/3070 (4/28) orrian dagoena eta hitzez hitz honako hau dioena:

«b) Etxepare Euskal Institutuaren beste edozein ebazpen espezifikoagotara biltzeko aukera egonda ere, jo eta horietatik kanpo geratzen direnak, dela programa horietarako ezarritako baldintza berezietakoren bat ez betetzeagatik, dela entitate interesdunari egotzi dakiokeen bestelako arrazoiren batengatik.»

Donostia-San Sebastián, 2011ko ekainaren 20a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARÍA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala