Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2011ko ekainaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
3387

EBAZPENA, 2011ko apirilaren 15ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Laneko Arriskuen Prebentzioko 2010eko Sarirako epaimahaiaren osaera eta erabakia jakitera emateko dena.

Laneko Arriskuen Prebentzioko 2010eko Sarirako deialdia Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2010eko urriaren 18ko Ebazpenaren bidez arautu zen. Deialdiko oinarrietako zazpigarren klausulan ezartzen denez, epaimahai bat eratuko da saria nori esleitu proposatzeko. Epaimahaiak honako kide hauek izango ditu:

- Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua.

- Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia.

- Confebaskeko ordezkari bat.

- Ordezkaritzarik handiena duten sindikatuen ordezkari bana.

- Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren ordezkari bat.

Ebazpen horretan adierazten denez, epaimahaiaren osaera Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez jakinaraziko da eta ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horretaz gain, ebazpen horren hamaikagarren klausulan ezarritakoarekin bat etorriz, epaimahaiak egindako proposamena ikusita, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebatziko du saria nori eman, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horrenbestez, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2010eko urriaren 18ko Ebazpenean aurreikusitako epaimahaiaren osaera argitaratzea. Hauek izango dira kideak:

- Sonia Pérez Ezquerra andrea, Laneko sailburuordea, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua eskuordetuz epaimahaiko lehendakaria izango dena.

- Pilar Collantes Ibáñez, Osalaneko zuzendari nagusia: epaimahaiko idazkari-lanak egingo ditu.

- Jon Bilbao Saralegui jauna, Confebask-eko ordezkaria.

- Esperanza Morales Quicios, Euskadiko UGT sindikatuaren ordezkaria.

- Jesús Uzkudun Illarramendi jauna, CCOO sindikatuaren ordezkaria.

Bigarrena.- Epaimahaia 2011ko apirilaren 13an bildu zen, eta aurkeztutako lan bakoitza deialdiaren zortzigarren oinarrian ezarritako esleipen-irizpideen arabera baloratu ondoren, Laneko Arriskuen Prebentzioko sari hauek eman zituen 2010erako:

- Empresa handien kategorian: ex aequo, Metro Bilbao SAri eta Patentes Talgo SAri. Osakidetza - Bilboko eskualdea - Bilboko Alde Zaharreko osasun-zentroa.

- Enpresa txikien kategorian: esleitu gabe.

Hirugarrena.- Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Laugarrena.- Ebazpen hau azkena da administrazio bidean. Horren aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, ebazpen hau eman duen organoak egoitza duen barrutiko administrazioarekiko auzietako epaitegian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Barakaldo, 2011ko apirilaren 15a.

OSALANeko zuzendari nagusia,

PILAR COLLANTES IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala