Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2011ko ekainaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
3385

EBAZPENA, 2011ko ekainaren 10ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena; honen bidez, Osalaneko Zuzendaritza Orokorreko Administrazio, Antolaketa eta Giza Baliabideetako zuzendariorde lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten da.

Osalaneko zuzendari nagusiaren 2011ko urtarrilaren 26ko Ebazpenaren bitartez (2011ko urtarrilaren 28ko EHAA, 19. zk.), deialdia egin zen Osalaneko Zuzendaritza Orokorreko Administrazio, Antolaketa eta Giza Baliabideetako zuzendariorde lanpostua izendapen askez betetzeko. Bada, ebazpen horretako hirugarren oinarrian eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46,3.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Andoni Ganboa Martínez jauna Osalaneko Zuzendaritza Orokorreko Administrazio, Antolaketa eta Giza Baliabideetako zuzendariorde izendatzea.

Bigarrena.- Izendapen horrek 2011ko ekainaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.- Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hortaz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Barakaldo, 2011ko ekainaren 10a.

Osalaneko zuzendari nagusia,

PILAR COLLANTES IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala