Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2011ko ekainaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia eta Herri Administrazio Saila
3384

AGINDUA, 2011ko ekainaren 3koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Bilboko Notario-barrutian Protokoloetako Notario-Agirizain bat izendatzekoa.

Protokoloetako Notario-Agirizainen karguen izendapenei buruz Notarioen Erregelamenduko 289. eta 294. artikuluetan esaten denaren haritik, Erregistroen eta Notariotzaren zuzendari nagusiak egin duen proposamena kontuan hartuta, Autonomia Estatutuko 10.22 artikuluan agindutakoarekin bat eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau

EBATZI DUT:

Jaime Fernández Ostolaza jauna Bilboko Notario-barrutiko Protokoloetako Notario-Agirizain izendatzea.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 3a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala