Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2011ko ekainaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Uraren Euskal Agentzia
3197

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: «Ebazpena, 2011ko maiatzaren 12koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena; honen bidez ebazten da uraren gaian ingurumenaren arlorako prestakuntza eta sentsibilizazioa lantzeko jardueretarako diru-laguntzen deialdia. Diru-laguntza deialdi hori 2011ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren bidez arautu zen».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuko 18.2.a) artikuluan xedatzen denez, Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Era horretako akatsak aurkitu dira Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2011ko maiatzaren 12ko Ebazpenaren testuan (2011ko ekainaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 109. zk.); ebazpen horren bidez ebazten da uraren gaian ingurumenaren arlorako prestakuntza eta sentsibilizazioa lantzeko jardueretarako diru-laguntzen deialdia, 2011ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren bidez araututakoa. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Ez dira argitaratu I. eta II. eranskinak, ebazpen horren 1. eta 5. paragrafoetan adierazten direnak. Bada, jarraian, eranskin horiek argitaratzen dira.

I. ERANSKINA / ANEXO I

(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA / ANEXO II

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala