Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2011ko ekainaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
3195

AGINDUA, 2011ko maiatzaren 16koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, 2011ko Euskal Merkataritza Sariak ebazten dituena.

Euskal Merkataritza Sariak arautzen dituen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduaren 9. artikuluan zehaztutakoaren arabera (2011ko martxoaren 28ko EHAA, 60. zk.), eta Euskal Merkataritza Sariak emateko 2011ko ekitaldiko deialdia iragarri duen Merkataritzako zuzendariaren 2011ko martxoaren 29ko Ebazpena (2011ko martxoaren 29ko EHAA, 61. zk.) ikusita, eta horretarako izendatutako epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamena ezagututa, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- 1.- Epaimahaiaren proposamena ikusita, 2011ko ekitaldiko Euskal Merkataritza Sariak ematea, kategoria bakoitzean ondoren aipatzen diren irabazleei:

Enpresa-lankidetza: Ederto erosketa-zentroa.

Merkataritza-berrikuntza: Izarzugaza harategia.

Ibilbide profesionala: Jesús Montejo del Val.

Hiriko inguruneen dinamizazioa: Tamayo paperdenda.

2.- Onuradunek, 2011ko martxoaren 16ko Aginduan ezarritakoari jarraituz, aintzatespen edo aipamen publikoa jasoko dute horretarako antolatutako ekitaldian.

AZKEN XEDAPENAK

Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea; Aginduaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 16a.

Industria, Berrikuntza,

Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala