Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2011ko maiatzaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
2885

EDIKTUA, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko ahozko bistako egintzarako zitazio-zedulari buruzkoa (Espedientea: 249/10).

Nik, María de Jesús Caño Morenok, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkaria naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: Cretz Cargo SL enpresak eskatuta, garraio-kontratua ez betetzeagatik IGS Forwarding SL enpresaren aurka bideratutako 249/10 espedientean, honako hau ebatzi dela: dei egin bekio IGS Forwarding Spain SL alderdi demandatuari ahozko bistako egintzara azal dadin. Bista, 2011ko ekainaren 14ko 10:30ean egingo da, Gipuzkoako Merkataritza Ganbera Ofizialean (Tolosa hiribidea 75, Donostia).

Eta IGS Forwarding Spain SL enpresarentzat legezko zitazioaren balioa izan dezan, idazki hau egiten dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraituz.

Bilbao, 2011ko maiatzaren 9a.

Idazkaria,

MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.


Azterketa dokumentala