Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2011ko maiatzaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
2852

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 495/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Judizioa: 495/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Effico Iberia SL.

Abokatua: Maria Beteta De Eugenio.

Prokuradorea: Frade.

Demandatua: Pedro Jose De La Torre De La Torre.

Gaia: kontratuak, oro har.

Judizio horretan, 87/2011 epaia eman da, eta honako hau da bere epaitza:

«Baietsi egin dut Effico Iberia SA sozietatearen izenean Frade Fuentes prokuradoreak aurkeztu duen demanda; horregatik, Pedro José De La Torre De La Torre jauna kondenatzen dut auzi-jartzaileari 12.931,53 euro ordaintzera.

Ebazpen honen gorputzean aipatutako interesek sorraraziko dute zenbateko hori.

Lehen auzialdi honetako kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.»

Pedro José De La Torre De La Torre demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala