Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2011ko maiatzaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
2842

AGINDUA, 2011ko maiatzaren 6koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena «Fundación Cultural Privada Instituto De Idiomas Modernos» fundazioaren estatutuen aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzen duena.

Aztertuta geratu da «Fundación Cultural Privada Instituto De Idiomas Modernos» fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea eskatzeko espedientea, eta honako hauek hartu dira oinarritzat:

AURREKARIAK

Lehenenegoa.- 2011ko maiatzaren 6an, Justizia eta Herri Administrazio Sailean, José Ignacio Besga Zuazola jaunak aurkeztutako idazkia jaso zen, eta bertan zera eskatzen zen: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskriba zedila Fundazioaren estatutuen aldaketa.

Eskaerarekin batera, Sancho El Sabio fundazioaren patronatuko idazkari José Ignacio Besga Zuazolak -2011ko maiatzaren 3an- emandako eskritura publikoaren bi kopia baimendu aurkeztu ziren; Gasteizko Alfredo Pérez Ávila notarioaren aurrean eman zuen eskritura publiko hori (1226 protokolo-zenbakia).

Eskritura publikoarekin batera aurkeztu da Patronatuak 2011ko apirilaren 19an egindako bileraren aktaren ziurtagiria, Patronatuaren idazkari José Ignacio Besga Zuazola jaunak Vitoria-Gasteizen 2011ko otsailaren 24an, Carlos Vicente Zapatero Berdonces presidente jaunaren oniritziaz egindakoa, alegia. Bilera horretan, egoitza sozialari buruzko fundazioaren estatutuetako 2. artikulua -egoitzari buruzkoa- aldatzea erabaki zen, besteak beste.

Ziurtagirian, fundazioaren estatutuetako 2. artikulu osoaren idazketa berri bat jasotzen da.

Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan, eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4. artikuluan.

Bigarrena.- Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan eskatutakoak. Azken erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen.

Aipatu artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Gasteizko «Fundación Cultural Privada Instituto De Idiomas Modernos» fundazioaren estatutuetako 2. artikuluaren (egoitza) aldaketa onartzea.

Bigarrena.- Fundazioaren estatutuen aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, fundazioaren erabakiak publiko egiteari buruzko eskrituran ezarritakoaren arabera. Eskritura hori Alfredo Pérez Ávila notarioaren aurrean (1226 protokolo-zenbakia) gauzatu zen 2011ko maiatzaren 3an.

Inskripzio honen ondoren fundazioaren helbide soziala Vitoria-Gasteizeko Biosfera pasealekuko 6.ean egongo da.

Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta Fundazioari bidaltzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 6a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala