Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2011ko maiatzaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Gipuzkoako Foru Aldundia
2831

2/2011 FORU ARAUA, martxoaren 29koa, erakundeen publizitate eta komunikazio kanpainen kostuaren berri herritarrei ematea arautuko duena.

GIPUZKOAKO DIPUTATU NAGUSIAK

Jakinarazten du Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu dutela «Martxoaren 29ko 2/2011 Foru Araua, erakundeen publizitate eta komunikazio kanpainen kostuaren berri herritarrei ematea arautuko duena», eta nik aldarrikatu eta argitara dadila agintzen dut, aplikagarria zaien herritar guztiek, partikularrek nahiz agintariek, bete eta betearazi dezaten.

Donostia, 2011ko martxoaren 29a.

Diputatu nagusia,

MARKEL OLANO ARRESE.

HITZAURREA

Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzko abenduaren 23ko 6/2010 Legeak, zeinak bere aplikazio-eremuan hartzen baitu foru-administrazioa, hainbat printzipio berresten ditu, hala nola interes orokorra, egiatasuna, gardentasuna, eragimena eta gastu-zorroztasuna.

Beharrezkoa da erakundeen publizitateak eta komunikazioak araudi berezi bat edukitzea, administrazioak behartuko dituena egiten duten gastuaren berri ere ematera. Hala, herritarrek informazio hori beharrezkoa ote den modu objektiboagoan baloratu dezakete.

Artikulu bakarra.- 1.- Gipuzkoako Lurralde Historikoko foru-administrazioak eta sektore publikoa osatzen duten entitateen publizitate- eta komunikazio-kanpaina instituzionalek, 3.000 eurotik gorako kostua dutenean, kanpainaren kostu osoa azaldu beharko dute hedapen-euskarrian bertan, bai eta zenbat ale argitaratu diren ere.

2.- Kanpainaren xedea zatikatzea, sektore publikoaren kontratuak arautzen dituen araudiak hala egitea onartzen duen kasuetan ere, ez da oztopo izango aurreko apartatuan xedatutakoa aplikatzeko.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Foru arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.


Azterketa dokumentala