Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2011ko maiatzaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
2697

EDIKTUA, obligazioei buruzko 587/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 587/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Maria Angeles Aguinaga Beristain, Juana Aguinaga Beristain eta Jose Luis Aguinaga Beristain.

Abokatua: Maria Victoria Hernandez Goicoechea, Maria Victoria Hernandez Goicoechea eta Maria Victoria Hernandez Goicoechea.

Prokuradorea: Urchegui.

Demandatua: Ignacio Aguinaga Beristain.

Gaia: betebeharrak.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

Osorik baiesten da judizio zibil arrunteko demanda, zein, borondate deklarazio bat jaulki beharraz, auzitegietako produradore Urchueguk aurkeztu baitu María Ángeles Aguinaga Beristain, Juana Aguinaga Beristain, eta José Aguinaga Beristainen ordez eta izenean, auzi-ihesian den Ignacio Aguinaga Beristainen aurka:

1.- Ignacio Aguinaga Beristain kondenatzen dut, ebazpen honek irmotasuna hartu eta gero, honako hau sendestera: obra berria deklaratzen duen eskritura, jabetza horizontaleko erregimenean konfiguratzea eta Donostiako notario Diego M.ª Granados Asensiok 2007ko abenduaren 18an 4077 protokolo-zenbakiz baimenduako erkidego-ezabapena.

2.- Prozedura honen ondoriozko kostuak ordaintzera kondenatzen dut Ignacio Aguinaga Beristain jauna.

Epai hau helarazi bedi epaitegi honetako epaien liburura, betiere prozeduraren testigantzarekin.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001274; eta kontzeptua: 1833 0000 04 058710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ignacio Aguinaga Beristain demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 5 eguneko epearen barruan.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2011ko apirilaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala