Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2011ko maiatzaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
2694

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 213/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Azpeitiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), 213/10 prozedura arrunta bideratu da, Banco Santander SAk eskatuta, Construcciones Aikia, Nasir Mahmood y Hussain Munawar-en aurka (gaia: zenbateko bat erreklamatzea). Prozedura horretan epaia eman da, eta honakoak dira idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

49/11 EPAIA

Epailea: Israel Pérez Soto.

Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamaikako martxoaren hogeita bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Banco Santander SA.

Abogado.

Prokuradorea: Angel Maria Echaniz Aizpuru.

Alderdi demandatua: Nasir Mahmood eta Hussain Munawar.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: dirua erreklamatzea.

EPAITZA

Nasir Mahmood eta Hussain Munawar jaunen aurka, Banco Santander, SAk aurkeztutako demanda osorik baiesten dut, eta auzi-jartzaileari ondoko zenbatekoak solidarioki pagatzera kondenatzen ditut jaun horiek: hogeita bi mila laurehun euro eta hirurogeita sei zentimo (22.400,66); eta ebazpen honetan ezarritako eran sortzen diren interesak. Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei eta, halaber, bere aurka apelazio errekurtsoa jar daitekeela, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb-ren 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1832 0000 00 0382 07. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa) Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Nasir Mahmood eta Hussain Munawar demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako apirilaren bostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala