Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2011ko maiatzaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
2690

EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 18koa, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearena; honen bitartez, «Joxe Mari Korta» Sariak emateko 2011ko ekitaldiko deialdia iragartzen da, «Joxe Mari Korta» Sariak arautzen dituen Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan.

Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduak (EHAA, 151. zk., 2009ko abuztuaren 10ekoa), Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 20ko Aginduak aldatuta, «Joxe Mari Korta» Sariak arautzen ditu.

Agindu horren 4. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bidezkoa da horretan finkatutako sarietarako 2011ko ekitaldiko deialdia egitea eta horretarako behar diren arauak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 4. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Xedea.

Ebazpen honen xedea da «Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduan aurreikusitako sarien 2011ko deialdia egitea. Agindu hori Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 20ko Aginduak aldatu zuen.

2. artikulua.- Eskakizunak.

Agindu arautzailearen 3. artikuluan zehaztutako pertsona fisikoak izan daitezke ebazpen honen bitartez deitutako sarien onuradunak.

Aurkeztutako hautagaitzek Aginduan ezarritakoaren arabera eskatzen diren betebeharrak betetzen direla egiaztatu beharko dute, agindu arautzailearen 5. artikuluak eskatu bezala.

3. artikulua.- Eskaerak eta epea.

1.- Hautagaitzak eta gainerako dokumentazio osagarria Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Kabinete, Plangintza eta Estrategia Sailburuordetzara bideratu beharko dira (Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, 01010) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako bideen bitartez aurkeztu.

2.- Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den egunaren biharamunean jarriko da indarrean ebazpen hau.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 18a.

Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordea,

PEDRO GÓMEZ DAMBORENEA.


Azterketa dokumentala