Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2011ko maiatzaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2689

AGINDUA, 2011ko apirilaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Arrasateko (Gipuzkoa) «Mondragon Goi Eskola Politeknikoa - J.M. Arizmendiarrieta, S. Coop.» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Aztertu da Arrasateko (Gipuzkoa) «Mondragon Goi Eskola Politeknikoa - J.M. Arizmendiarrieta S. Coop.» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularrak ikastetxearen baimena aldatzeko eskatuz hasarazi duen espedientea. Helburua: Batxilergoa eta Lanbide Heziketako hiru prestakuntza-ziklo kentzea eta Lanbide Heziketako beste prestakuntza-ziklo bat ematea.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeentzako gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE), hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren ordenazio orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua (2007ko urtarrilaren 3ko BOE), hezkuntza-sistemaren barruan lanbide heziketaren antolaketako alderdi jakin batzuk garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua (maiatzaren 8ko BOE), eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- 2011-2012 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode zenbakia: 20002803.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Mondragon Goi Eskola Politeknikoa - J.M Arizmendiarrieta, S. Coop.»

Titularra: Jose M.ª Arizmendiarrieta Eskola Politeknikoa Sociedad Cooperativa

Helbidea: Loramendi 4.

Udalerria: Arrasate.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

- «Sistema elektroteknikoak eta Automatizatuak» goi-mailako prestakuntza-zikloa ematea.

- Batxilergoa kentzea.

- «Sukaldaritza eta gastronomia» erdi mailako prestakuntza-zikloa kentzea.

- «Makineria eta linea-eroanbideen instalazioa eta mantentze elektromekanikoa» goi-mailako prestakuntza zikloa kentzea.

- «Telekomunikazio eta informatika sistemak» goi-mailako prestakuntza-zikloa kentzea.

Ikastetxearen osaera:

- Lanbide-Heziketa:

" Familia: Elektrizitatea eta Elektronika.

* «Erregulazio eta kontrol sistema automatikoak» goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* «Instalazio elektrotekniko eta automatizatuak goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

" Familia: Fabrikazio mekanikoa.

* «Fabrikazio Mekanikoko Diseinua goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* «Fabrikazio Mekanikoan Produkzioaren Programazioa goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

" Familia: Informatika eta Komunikazioak.

* «Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* «Plataforma anitzeko aplikazioen garapena» goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

" Familia: Produkzioko mantentze eta zerbitzuak.

* «Industria-tresneriaren mantentze-lanak» goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

2. artikulua.- Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, ikaspostuen kopuruari, eskola-unitate bakoitzeko gehienezko irakasle/ikasle erlazioari eta agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.- Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 15a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala