Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2011ko apirilaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Kultura Saila
2076

IRAGARKIA, Hizkuntza Politikarako sailburuordearen 2011ko otsailaren 8ko Ebazpena Aztarnak 2000 SL-ri jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, 2009ko abuztuaren 26ko Ebazpenaren bidez Aztarnak 2000 SL-ri esleitutako diru-laguntza baliogabetu egiten da.

Aztarnak 2000 SL-ri (Donostia-San Sebastián) aipatutako ebazpen hori jakinarazten saiatu ostean, horretarako modurik egon ez denez, ondoren argitaratzen da oso-osorik:

«Ebazpena, 2011ko otsailaren 8koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Kulturako sailburuak 2008ko abenduaren 24an emandako Aginduaren babesean (2009an Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatutako programetarako diru-laguntzak, EHAA, 2008ko abenduaren 26koa, 247. zk., II. alezatia) Aztarnak 2000 SL-ri erabilera-plana garatzeko emandako diru-laguntza baliogabetzen duena.

AURREKARIAK

1.- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatutako programen kontura diru-laguntzak emateko modua arautuz, Kulturako sailburuak 2008ko abenduaren 24an Agindua eman zuen (EHAA, 2008ko abenduaren 26koa, 247. zk. II. alezatia).

2.- Goian aipaturiko agindua ebazte aldera, 2009ko abuztuaren 26an, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak ebazpena eman zuen (EHAA, 2009ko irailaren 23koa, 183. zk.).

3.- Bigarren puntuan adierazitako ebazpenaren bidez 12.921,98 euro esleitu zitzaizkion Aztarnak 2000 SL-ri aurkeztutako erabilera-plana garatzeko (Lanhitz deialdia, LHT-200900/0115).

4.- Hirugarren puntuan adierazitako diru-laguntzaren ordainketari dagokionez, lehen puntuan aipatutako Aginduaren 12. artikuluaren esandakoari jarraituz jokatu zen. Ondorioz, esleitutako diru-laguntzaren % 50 (6.460,99 euro) ebazpena eman eta lasterrera ordaindu zitzaion entitate eskatzaileari. Gainerako % 50a (6.460,99 euro) diru-laguntza justifikatzeko agiriak jaso eta ontzat eman arte utzi zen.

5.- Arrazoi ezberdinak tarteko, Aztarnak 2000 SL-k jasotako diru-laguntzari uko egin dio berariaz, Koordinaziorako Zuzendaritzak 2010eko otsailaren 25ean jasotako idazkiaren bidez.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Erabilera-plana garatzeko esleitutako diru-laguntzari uko eginaz Aztarnak 2000 SL-k egindako eskabidea ontzat ematea.

Bigarrena.- Aztarnak 2000 SL-ren erabilera-plana garatzeko esleitutako diru-laguntza baliogabetzea.

Hirugarrena.- Aztarnak 2000 SL-ri laugarren aurrekarian adierazitako kopurua itzultzeko eskatzea. Era berean, jasotako diruari dagozkion legezko interesak (286,05 euro) ere ordaindu beharko ditu.

Laugarrena.- Honen berri Aztarnak 2000 SL-ri ematea eta jakinaraztea administrazio bidea ixten ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Kulturako sailburuari, ebazpen honen jakinarazpena hartzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean».

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 21a.

Koordinazioko zuzendaria,

IVÁN IGARTUA UGARTE.


Azterketa dokumentala