
70. zk., 2011ko apirilaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
2075
IRAGARKIA, Etxebizitzako sailburuordearen ebazpen bat jakinarazten duena. Ebazpen horren bidez, SD3-05155/06 espedientean Ousmane Diame jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeak Ebazpena eman zuen 2011ko urtarrilaren 14an, eta Ousmane Diame jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa baiesten zuena.
Ezin izan denez aipatutako ebazpena jakinarazi, iragarpen hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:
1.- Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta berorren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
2.- Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesatuak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bere bizilekuari dagokion lurralde ordezkaritzan.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 24a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.
RSS