
70. zk., 2011ko apirilaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Herrizaingo Saila
2074
IRAGARKIA, Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunetako zuzendariaren Ebazpena jakinarazten duena, zeinen bidez behin betiko baja ematen baitzaie ustiakizun dauden B motako makinen ustiapen-baimenei, hain zuzen ere, azaroaren 17ko 600/2009 Dekretuz onartutako Joko-Makinen eta -Sistemen Araudiari dagokionez.
Espedientatuei ebazpen horien jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzearren.
Hori guztia argitara ematen da, interesdunek horren berri izan dezaten -banakako jakinarazpen modura baliagarria izango baitzaie- eta ondokoa ohartarazten zaie:
1.- Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango diote interesdunek Herrizaingoko sailburuari, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 1174. artikulua eta hurrengoak betez.
2.- Ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago Eusko Jaurlaritzaren Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunetako Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián, 1, Vitoria-Gasteiz).
Izena:
Nombre Baimen zenbakia
Numero de permiso Makinen arautegiko artikulua
Articulo del Reglamento de Maquinas Ebazpen eguna
Fecha de la resolución
Pedro Luis González Peciña B 6604 45.3 17-02-2011
Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 17a.
Hauteskunde Administrazio,
Joko eta Ikuskizunetako zuzendaria,
SONIA FERNÁNDEZ LÓPEZ.
RSS