Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2011ko apirilaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun eta Kontsumo Saila
2073

IRAGARKIA, tresnen osagarriak / teknika instrumentalak eskuratzeko hornidura-kontratua lizitatu dela jakinarazten duena.

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila (Eusko Jaurlaritza).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 39/2011-SC.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Osasun eta Kontsumo Sailak Bizkaian duen Osasun Publikoko laborategirako tresnen osagarriak/teknika instrumentalak eskuratzea.

b) Entregatu beharreko ale-kopurua: pleguei erantsitako tauletan zehaztutakoa.

c) Loteak: bai, lau (4) lote.

d) Entregatzeko lekua: Osasun eta Kontsumo Sailaren Osasun Publikoko Laborategia (Bilboko egoitza).

e) Entregatzeko epea: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulako 5. puntuan ezarritakoaren arabera.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide dago.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 169.134,20 euro, BEZik gabe, gehi 30.444,16 euro, BEZari dagozkionak. Lote bakoitzaren zenbatekoa, berriz, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulako 3. puntuan zehaztutakoa da.

5.- Fidantzak.

a) Behin-behinekoa: ez.

b) Behin betikoa: lote bakoitzaren lizitazio-zenbatekoaren % 5.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun eta Kontsumo Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II eraikina, 4. solairua, Vitoria-Gasteiz. Lakua II.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 76.

e) Telefaxa: 945 01 93 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: goian aipatutako lekuan jaso ahal izango dira eskabideak, doan, ekonomia-proposamenak aurkezteko dagoen azken egunera arte, bai eta www.contratacion.Euskadi.net web-orrian ere.

7.- Kontratistaren berariazko eskakizunak: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. puntuan zehaztutakoak.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko maiatzaren 3a, 11:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. puntuan eta administrazio-klausula zehatzen pleguko 13. klausulan eta horrekin bat datozenetan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Osasun eta Kontsumo Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eskaintza teknikoa, «C» gutun-azala irekitzea: balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren esleipen-irizpideak:

e) Eguna: 2011ko maiatzaren 9a.

f) Ordua: 11:00ak.

g) Eskaintza ekonomikoa, «B» gutun-azala irekitzea: formulak aplikatuz, automatikoki baloratzen diren esleipen-irizpideak:

h) Eguna: 2011ko maiatzaren 13a.

i) Ordua: 11:00ak.

10.- Bestelako argibideak: eskaintzak baloratzeko irizpideak administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 30. puntuan zehaztuta daude eta, laburtuta, honako hauek dira:

Prezioa: 60 puntu. Ponderazioa: % 60.

Entregatzeko epea: 15 puntu. Ponderazioa: % 15.

Balio teknikoa: 25 puntu. Ponderazioa: % 25.

Ponderazioa, guztira: 100 puntu.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Ponderazioa, guztira: 100 puntu.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da halakorik.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 21a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala