
70. zk., 2011ko apirilaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Epaitegia
2070
EDIKTUA, 414/10 adostasunik gabeko dibortzioaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Azpeitiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 414/10 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Ouafaa Kholti-k eskatuta hasi da, Hassan Bouacha-ren Sanzen aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:
11/11 EPAIA
Epailea: Israel Pérez Soto.
Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).
Eguna: bi mila eta hamaikako urtarrilaren hogeita zazpia.
Alderdi demandatzailea: Ouafaa Kholti.
Abokatua: Jose Maria Lucas Alonso.
Prokuradorea: Angel Maria Echaniz Aizpuru.
Alderdi demandatua: Hassan Bouacha.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren gaia: dibortzio-demanda.
EPAITZA
Hassan Bouacha-ren aurka, Ouafaa Kholti-k aurkeztutako demanda, adostasunik gabeko dibortzioa buruzkoa, baietsi egiten dut funtsean; eta aipatutakoen arteko dibortzioa deklaratzen dut, horren ondorio guztikein, eta honako neurri pertsonalak eta ondareari buruzkoak finaktzen ditut:
1.- Ezkontideen arteko dibortzia, zeintzuk nahi duten egoitza seinalatu dezaketen; eta bertan behera geratuko da elkarbizitza-presuntzioa.
2.- Ezkontide biek elkarri emandako ahalmenak eta adostasun guztiak errebokatzen dira.
3.- Bertan behera uzten da etxe-ahala baliatuz beste ezkontidearen ondasun pribatiboak lotetsi ahal izateko aukera, salbu eta kontrakorik adostu badute. Ezkontzako ekonomia-erregimena deseginda geratzen da.
Ez da hartzen kostuak berariaz ezartzeko erabakirik.
Epai hau irmoa egin ostean, bidal bekio testigantza ezkontza inskribaturik duen erregistro zibilari, ezkontideen ezkontzari dagokien idazpenean orri-bazterreko oharra egin dezan.
Epai honen hitzez hitzezko testigantza egin eta jarduketei erantsi. Jatorrizkoa, berriz, Epaien Liburuan sartu.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) Gordailu eta Kontsignazioetarako duen kontuan (1832 0000 00 0553 09 zk.) aurkeztu beharko da da kopuru hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Hassan Bouacha demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako otsailaren bederatzian.
IDAZKARIA.
RSS