
70. zk., 2011ko apirilaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Epaitegia
2069
EDIKTUA, 261/09 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Azpeitiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), Euskadiko Kutxa Kredituko Kooperatiba Sozietateak eskatuta 261/09 hitzezko judizioa bideratu da, Ladislav Filipen aurka, dirua erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:
45/10 EPAIA
Azpeitia, 2010eko martxoaren 25a.
Susana Iñiguez Del Valek, Azpeitiko (Gipuzkoa) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditu 261/09 hitzezko judizioko auto hauek. Ángel María Echaniz Aizpuru epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta eta Carlos Zaldua Azurmendi letraduak lagunduta Euskadiko Kutxa Kredituko Kooperatiba Sozietateak sustatu zituen auto horiek, hain justu ere, dirua erreklamatzeko, auzi-ihesean den Ladislav Filipen aurka. Eta epaile horrek, eman zaizkion ahalmenez baliatuaz, ondoko epaia eman du:
EPAITZA
Osorik baiesten dut Ángel María Echaniz Aizpuru epaitegietako prokuradoreak ordezkatzen duen Euskadiko Kutxa Kredituko Kooperatiba Sozietateak Ladislav Filipen aurka (auzi-iheslari deklaratua) jarri duen demanda, eta horrenbestez:
1.- Ladislav Filip Euskadiko Kutxa Kredituko Kooperatiba Sozietateari mila bederatziehun eta hirurogeita hemeretzi euro eta berrogeita bederatzi zentimo (1.979,49) ordaintzera kondenatzen dut, gehi 2009ko martxoaren 26an itxi zenetik erabat ordaindu arteko hitzartutako interesak.
2.- Demandatuari ezartzen zaizkio kostuak.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan (kontuaren zenbakia: 1832 0000 00 0261/09) kontsignatu beharko da. Eta ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adieraziko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eman bedi, dagozkion autoetan jaso bedi testigantza, eta sar bedi epaien liburuan.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitarapena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizen aldetik, guzti horren fede ematen dut, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamarreko martxoaren hogeita bostean.
Eta Ladislav Filip demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako otsailaren zazpian.
EL/LA SECRETARIO.
RSS